Urnieta (Gipuzkoa)

"Dantza lotu madarikatua"

"Dantza lotu madarikatua" <p>16 urterekin hasi ziren erromerian ateratzen. Iluntzerako, baina, etxera joan behar izaten zuten. Bilera haiek nolakoak izaten ziren azaltzen du. Dantza lotu "madarikatua" bekatua zen garai hartan; eta konfesatzera joan behar izaten zuten, dantza lotua eginez gero. Garai hartan, dena bekatu zen, eta beraiek sinetsi egiten zuten. Bere alaba zaharrenaren garaian ere, oraindik bekatuak indar handia zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

16 urterekin hasi ziren erromerian ateratzen. Iluntzerako, baina, etxera joan behar izaten zuten. Bilera haiek nolakoak izaten ziren azaltzen du. Dantza lotu "madarikatua" bekatua zen garai hartan; eta konfesatzera joan behar izaten zuten, dantza lotua eginez gero. Garai hartan, dena bekatu zen, eta beraiek sinetsi egiten zuten. Bere alaba zaharrenaren garaian ere, oraindik bekatuak indar handia zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta geo igandetan ta gu iñoa ateatzen hasteako, hamasei urte ta Xoxokan izaten zan,soiñua, eskusoiñua jotzen zun bat. Horrea etortzen giñan, [...] itten genun baiño illuntzen hastían, etxea danak. Jun biharko. Ta etxen'e zai eoten zien.
- Ta billerak-eta nolakok izaten zien ordun?
- Ordun, soiñua aitzen baldin bazan denak dantzan sueltoan. Baltseokua ez zan libre. Ta pekatu mortala, “dantza lotu madarikatua”-ta esaten zittun sermoeitan, "dantza lotu madarikatu hoy” ta beida eotea're pekatu ta behin o behin ibiltzea jun giñen konfesatzea.
- Oi ama!
- Oi ama? Hoixe oi ama.
- Ta sermoia eta fuerte?
- Oso fuerte esaten zuen: "Dantza lotu madarikatu hoi pekatu mortala" ta Jesus! Ta konfesatzea ta ze penitentzik ematen zittuen. Ze gaixuak giñan gu.
- Ta eozein gauza txar itten zenuela iruituko zitzaizuen?
- Izugarriya, dana pekatua. Ta xinixtu itten gendun. Ze nahi dezu? Dana xinixtu beak esaten zuna.
- Eta konfesatzea korrika?
- Korrika konfesatzea. Amai txokolatia harrapatzen bagenion´e. Gue neska zaharrenak'e honbesteaiño ez baiño hua zaharrenak'e konfesatzea txokolatia hartzen bazioten ta junak izango die, zaharrenak. Hirurogei urte ittea dijoa nere alaba zaharrena ta hoik konfesatzea jungo zien holako gauzak. Gazteneako ya espabilatu zien baiño. Ene!

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia