Anaia gerran hil zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anaia gerran hil zen Zaragozan. Gorpua etxera ekarri eta hileta egin zioten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: URN-004/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Ta geo azken batian, anaia Zaragozan hil zen frentian. Ta geo gorputzak ekartzen zittuen herrira ta hamazazpi eunea ekarri zuen Urnieta. Guei, hiru, nere hiru ahizpa jun zian Zaragoza ta bizik harrapatu zuen. Hitz ein zuen eta arreba jun zian gau hartantxe hil zan ospitalian. Ta hamazazpi eun Urnieta etorri ta entierroa itten zan eta preparatzen zian mutil koskorrak hamabi urtekoak, hamalaukoak soldadu jantziyak bezala bere kaxketiakin, fusillakin entierrua itteko, aizu! Hau ibillia dao, hau aittona, ibilitta dao hala.
- Ze gogorra izango zen orduen...
- Oso gogorra.
- Senideantzako ta.
- Oso gogorra, gurasoentzat oso gogorra, trixtia.
- Gerrako kontuk ezta?
- Bai, gerrako kontuk baiño txarrak; abioiya "ran, ran, ran", bueno kañoi soiñuk-eta.
- Abioiyak eta hola akordatzen zea zu ikusirikan?
- Ba, akordatzen naiz abioiyak soiñu bat ibiltzen zuen, bildurgarriya, bildurgarriya! Holaxen ba, geo hoita bi urte arte Poxentarren ibili nintzan ni.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!