Donostiako laranjak eta baserriko lanak
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: URN-004/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak
Transkripzioa
- Ta beste gauza eukitzen det rekuerdua, gure ahizpak Donostin ta serbitzen, eta haik ekartzen zittuela naranjak eta. Ta naranja haik beste gusto bat zuela. Beti goatzen naiz ni. Eta hortxe, holaxe zan.
- Zuek bazenittuen baratzan, bueno...
- Bai, aza, porruk, eta azak eta garai hartan ez zan azelgik eitten. Aza, porrua, ta koliflora ta holako gauzak. Patata, babarrunak eta artuak... Ta holaxe zan. Ta gero iñistorra bildu bere garaiyian, eta belarrak ondu. Ta geo artua bildu, ta artua aletu, errota jun, Urnietan bazan errota, artua eraman, iriña ekarri, talua, ta esnia ta txerriya hiltzen genun, eta bakizu, urdaiya ta txorixuak eta...
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!