Urnieta (Gipuzkoa)

Gose garaia eta estatuaren babes falta

Gose garaia eta estatuaren babes falta Berak ez zuen goserik ezagutu, umeegia zelako gose garaian. Angelak 11 hilabete zituela, aitak istripua izan zuen lanean eta hanka moztu zioten. Garai hartan, ez zegoen diru-laguntzarik istripua izanez gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Berak ez zuen goserik ezagutu, umeegia zelako gose garaian. Angelak 11 hilabete zituela, aitak istripua izan zuen lanean eta hanka moztu zioten. Garai hartan, ez zegoen diru-laguntzarik istripua izanez gero.

Transkripzioa

- Garai hartan hoixe zan.
- Goseikan?
- Goseik, goseik guk, hiru gaztienak ez. Baiña gure ahizpa zaharrenak eta gaizki pasa zuen e? "Es que", han basarri txiki hartan, ez zeon ezer'e. Ta aitta nik hamaika hillebete nittula, karrillian lanian ai zan, eta hanka moztu zun, nik hamaika hillabete esaten zun amak. Hankamotxa zan nere aitta, ta harrek'e ba ahal zuna eitten zun, baiño garai hartan ez zan gaiñea zeaik, jornalik eta ez zan jartzen oain bezela, inutilidadeik eta. Ta hortxe.
- Zertan itten zula lana esan dezu zure aittak?
- Aittak? Hantxe geuro basarri, karrillian aittu zan, trenbidian, ta Andoaiñen geo bagoiyen batek harrapatu ziyon hanka, eta holaxe geldittu zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia