Patxi Pagola Ibarrola
Urnieta (Gipuzkoa) (1933-2022)
Biografia
Urnietako Goiburu auzoko Barkaixtegi behekoan jaio zen eta berak hamaika urte besterik ez zituela aita hil zitzaien. Ordura arte eskolan ibili zen Hernaniko Arriatsun, baina aita hil eta gero etxean lan egin behar zen eta hartan jarri zen Patxi dudarik egin gabe. Izan ere, bi senide besterik ez ziren eta lanean ongi ikasi behar izan zuen Patxik txikitatik. Barkaixtegi behekoari "kojuania" ere deitu izan diote bere aita zenari men eginez, eta Patxiren osaba bat dela medio, osabari bezala "Patxi astua" deitu dionik ere izan da Urnietan eta inguruetan. Damurik ez du izan egindako lan guztiak eginda gero, eta Jainkoari eskerrak emanez hasi zuen grabaketa, bizitza honetan aurrean jarri zaizkion gurutze guztiak eramaten jakin izan duelako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-008 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute