Ubide (Bizkaia)

Ubide, herriaren izena nondik datorren

Ubide, herriaren izena nondik datorren <p>Herriaren "Ubide" izenaren jatorria azaltzen du. "Ur bide", erreka bik herrian topo egiten dutelako omen da izen hori. Gorbeia eta Barazar errekak Ubiden topo egin ondoren, Santa Engrazia errekak irteten du urtegira bidean. Etxean uholdeak jasan izan dituzte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-072 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herriaren "Ubide" izenaren jatorria azaltzen du. "Ur bide", erreka bik herrian topo egiten dutelako omen da izen hori. Gorbeia eta Barazar errekak Ubiden topo egin ondoren, Santa Engrazia errekak irteten du urtegira bidean. Etxean uholdeak jasan izan dituzte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau erderaz “Ubidea”, lehen Ubidea ibilte zan lehen “Ubidea” ta “paya y paca Ubidea”. Ta oin Ubide dako izena. Bueno, ba Urbide dauz erreka bi batera honan eiten daure hortxe, hortxe, ta hargatik dauko Urbide, ur bi batera plantetan die. Urbide: biek batera plantetan dire. Ze bat dator handik [Basardi] ta bestie dator Gorbeixetik.
- Orduen bixek batzen die hemen ta gero bakarra eiten dabe?
- Bakarra, bakarra zerera, Gasteizera, ha zerera, pantanora. Pantanora, horra Villarrealera, bai, Legutianora.
- Izenik edo badeko errekiek?
- Harek bestiek Santa Grazia, ta horrek bestiek Gorbea ta honek bestiek Barazar.
- Orduen Barazarrekoa ta Gorbeakoa batu.
- Hemen eiten dau txoke. Txoke eiten dau hemen.
- Hor zubixen?
- Lehentxuau, hementxe goixen, gorau, hortxe. Ta hemen egon die urixolak be! Ba baten egon zien, oin zubixe arreglau auren ta ba gitxitxo, baia egon ziren ba honaiño inguru ure. Honaiño inguru. Ta oin zubixe arreglau daure ta gure mutikuek ta ikusi daure honaxeaño-edo, gehixau ez daure ikusi. Baia baten be ure sartu zen gabe baten gu enterau orduko dana ure. Ta pentsuek saldu iten genduzen ta pentsuekaz hau beterik euki gendun ta erdixok galdu zien. Bai. Ta oin arreglau auren zubixe ta iñoz-iñoz apur bet sartu da, baia ez. Ta gero hortik etorten da ure [Basardi] be be asko, ta hemen txoke iten dau letxe ba hor iten dau apur bet alto ta hortik atzenien hortik ure sartuten da, atzetik. Ba hemetik sartu ta hortik urten.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia