Ubide (Bizkaia)

Nesken azal zuria modan zegoen

Nesken azal zuria modan zegoen <p>Neska denboran, azala belztea ez zuten gustuko izaten, eta sorora prakak jantzita, eskumuturrerainoko alkandora eta kapela zabalekin joaten ziren artajorrara. Orduan azal zuria estimatzen omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-064 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska denboran, azala belztea ez zuten gustuko izaten, eta sorora prakak jantzita, eskumuturrerainoko alkandora eta kapela zabalekin joaten ziren artajorrara. Orduan azal zuria estimatzen omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero honan neskak, zuek makillajie-ta ibilten zenduen gaztetan? Makillajerik-edo?
- Ba hemen nire lagunek, ba nire lagunek ba ibilten zien. Ba ni zuritxue nintzen ta ba nik ezebez, baia beste batzuk ba, ni be ibiltzen nintzen soluen ta gusta jaten neri morena eotie, baia ba morena be beste batzuk ez euen gure. Ta iminten auren pañolo haundi bet, honan, honan, ta hemen sartute otsien periodikue in deitsien honan kerizpie gehixau, kerizpie gehixau in deitzen. Ta gero ba Eugenion arrebie ta honan dotoriek zien, ta alkandora bat aitena ibilten auren hemen, botoiekaz lotute soluen, soluen, honan, ba baltzitu ez iteko. Ta frakak solora joaten zien ta hemen artajorran ta ibilten zan apur-apur bat ude-uden. Ta zera, frakak bernak be baltzitu ez iteko. Ta ba bueno, honantxe, baia makillajie, gero beste bat edo bi ibilten zien ez dakit zelako hautsek zien orduen, izena be, ta zuri-zuri inda hau, zera zuri-zuri aurpeixe einde. Ordun zuri-zuri egoten ba! Aitu dozu? Ta ni zuri-zurixe nintzen ta nik ez neuken nezesidadeik, makillajie pentsau bez, pentsau bez. Ta baten euki nuen ezpanak pintetakue ta ba jun nintzen han baten Bilbora, pintau nintzen ta ba izekuen aurrien ez nintzen pintauko, baia “urtengo nan apur bat pintaute”, ta porteriek esan otsela: “Tu sobrina ha venido, ha bajau con los labios pintaus”. Beitu zelako ederto esan otsen! Ba iasta.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia