Ubide (Bizkaia)

Zaragozara ezkon-bidaian

Zaragozara ezkon-bidaian <p>Traje beltzarekin ezkondu zen Abelintxu. Ezkon-bazkaria etxean izan zuten, eta ezkon-bidaian Zaragozara joan ziren hiru asterako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-058 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Traje beltzarekin ezkondu zen Abelintxu. Ezkon-bazkaria etxean izan zuten, eta ezkon-bidaian Zaragozara joan ziren hiru asterako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ezkondu? Zu zelan ezkondu ziñen?
- Ba elizan.
- Baiña jantzitxe ta?
- Ba orduko denboran be hortoko etiketa handirik hemen ez zan ibilten, ba normal, trajetxo batiaz.
- Ta ze kolore?
- Ba baltza orduen, bai, baltza.
- Ta zelakue izen zan zure ezkontzako egune, goizin goizetik, pelukerixara joan ziñen eta?
- Bezperan, bezperan Bitorixara. Bezperan, pentsaizu! E! Ba hortoko kontuek zien, lehen ez zan egoten pelukeririk bez, ez ezebez ba bezperan.
- Bezperan joan ta hurrengo egunien zelakue izen zan?
- Ba hurrengo egunien ba ezkondu ta bazkaixe, etxien iten zien orduen bazkaixek! Hemen. Ta etxien bazkaixe in ta ba yasta!
- Eta biajien joan ziñen?
- Bai, Zaragozara. Bai, bai. Ba orduko jentie ez zan joaten horrenbeste be, baia ba jun nintzen ta kito.
- Ta zelan joan ziñien Zaragozara?
- Ba Bilbotik trenien. Bilbotik trenien. Ta bueltan be etorri Bilbora trenien. Yasta. Ba ederto, ederto. Ta Zaragozan ordura arte ez nintzen egon Zaragozan ta han zerien be eleizan han ukusten egon nintzen ta ba han dauzela bonbak gerra denboran sartu zienak be gordeta egon zien, han eskegite. Sartu zirela ta ez aurela in ezebe, kalterik ta ez, han dauz eskilaratxo baten eskeite. Ta ba hoixe danok, bai. Oso ondo.
- Zenbat egunetarako joan ziñen?
- Hiru aste, asko zan, asko .
- Gaur egun be asko da!
- Bai, bai. Gaur ez, gaur juten die hemendik Ameriketaiño! Hemendik Ameriketaiño!Ba orduen ba bueno.
- Ta zenbat denbora tardau zendun Bilbotik Zaragozara joaten?
- Ez dakit. Ez dakit, ez dakizu? Ba jun da yasta, ez dakit, ez dakit zenbat denbora izingo zan be!
- Ta han ze egon zinen, hotel baten-edo? Edo etxeren baten?
- Ba han hotel txikitxo baten, ta han lo in ta gero egoten gintzezan jan geuk gure lekuen. Geuk gure lekuen, bai.
- Ordun dirutxue euki zenduen?
- Ba nik ez, baiña gizon horrek pagau auen ta kito! Orduen andrak ez auren eukiten holan dirurik. Bai, bai, ba holan zan, baiña horrenbeste be ez gintzen ibilko, ba normala jaten, ba zeoze jan, bai, bai.
- Jentie Donostira ta joaten zan ta Bilbora!
- Bai, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia