Ubide (Bizkaia)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Saketan (tortoliska), korroan eta gorde-gordeka jolasten zuten umetan, besteak beste. Neska-mutikoek elkarrekin jolasten zuten. Pilota jokoa gustatzen zitzaion, baina ez zuen pilotarik jolasteko. Ubiden ez, baina Zeanurin bazegoen frontoia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Saketan (tortoliska), korroan eta gorde-gordeka jolasten zuten umetan, besteak beste. Neska-mutikoek elkarrekin jolasten zuten. Pilota jokoa gustatzen zitzaion, baina ez zuen pilotarik jolasteko. Ubiden ez, baina Zeanurin bazegoen frontoia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk, “al burro”, ta saketan zuk ez dakizu zer dan. Saketan asko neskak. Ba eukite genduzen horrek hazurrek ardixenak hemekuek, hemeko atzekuek. Ta gero ba ha holan apur bat batzuk aukite aurezan. […]
- Saketan.
- Ta ba saketan, saketan da seiseka ipinten da hemen hola bota ta gero hola txikitxu bet, ta “cara-cruz” ta gero ez dakit zer, ta holan bolie gora botaten dan artien, ba buelta emun biher jako /bixako/ honi. Sakie da hemeko hazurre, ba politek die horrek danak bardin-bardiñek eta, ba holan. Ta hartantxe, ta gero “al corro” ta “al escondite”-ta ba holan olgetan gendun.
- Ta neskak eta mutillek danok batera?
- Bai, bai, bai, ibilte gintzezan batera, bai. “Al burro” ta danera.
- Ta pelotan-eta?
- Pelotan-eta euki dot gana bat nik beti ikisteko! Ta ez dot euki pelotarik be ta ez ezebez, ta gero ibilte gintzezan pelotan be ez zan egoten frontoirik hemen, ta ibilte gintzezan han Madalenako horman apur bet, baina ez gendun eukiten iñok be pelotarik ta be ezebez, ezebez, badakizu zer dan ezebez? Ezebez.
- Mutilek be ez zien ibilten.
- Ez, ez. Ta holan ibilte gintzezan, zeozertan, “al burro” edo “al escondite”-edo, ba holan.
- Eta pelotan orduen gustetan jatzun.
- Bai, gustetan jatan, ta ezin ibili, pelotaike ez, ezebe.
- Ta hemen sasoien urten zan holan pelotaririk edo zure sasoien edo gaztetan edo?
- Ez, ez.
- Ta frontoirik bez?
- Ez, frontoie nire akorduen dau einde lehenengokoz.
- Ta Zeanin be ez zan egon frontoirik?
- Zeanin bai, Zeanin egon isin da frontoie, bai.
- Ta han ez zenduen olgetan?
- Hara zelan joango gintzezan ba gu umetan. Umetan zelan joango gintzezan ba hara?
- Amumanea juankeran.
- Bai, baña amama bizitze zan gora, zein de Altzuste dau goixen ta frontoie behien egon zan. Hara errekauetan ta joate nintzen ni. Pentsau bez olgetarik, ta orduen neskatuek ez zien ibilten frontoien. Pentsau bez, pentsau bez ibilterik.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia