Gaztagintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Esnea asunetan iragazi ondoren, bildotsaren legarra eransten zitzaion eta dena ondo nahasten zen. Gaztagintzaren prozesu osoa azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:03:12
- Erref: UBI-005/042
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Ta irizi dozu, ta gero irizi ta gero, ba botatzen jako lagarra, Iagarra badakizu zer dan? Ta “iagarra” ba azurixena, benetakue ez botillakue. Zuk ikusi dozu azurixena benetakue? Azurixen tripie, esnie edan dauena, hil dozu gaztetan ta han dauko esnie bakar-bakarrik. Ta gero handik kentzen jako txatal-txatal bat, ta ipinten da uraz ta holan iten jako atzamarraz bigundu deiten. Esnie siketu arte ezin lei usau. Ta holan iten jako ba katilluen edo dana dalakuen, ta ha iten da ba holan kolorie esne antzekue edo erdi lohi, holan, holangue. Ta gero, ha be, handik bota irizetik ta yasta. Ta gero, ba errebolbidu eiten da ta ba yasta, hartuten dau gatzatue. Ta gero ba gatzatue hartu dauenien, iten da ba honan errebolbidu makila batiaz, makila batiaz, gorostixaz, ez dait zer jakon izena be, oantxe ez naz akordetan. Gorostixe dau honan, honan gorostixe, honan, honan egoten da. Ta honek kimuok iten jako buelta honan, buelta honan. Ta hemen lotute imini. Honek atzamarrok hemen lotute imini, hemen. Ta hau holan ba polite izeten da, ta ba daukozue holan zera inde holantxe honen moduen, baia aldrebeseta ipinite. Ta hare makilie holan errebolbidu eiten dozu ta ha sartu daien. Ta gero eskuekaz holan zapaldu, zapaldu. Ta eskuekaz zapaldu, ta eskuekaz zapaldu ta gelditen da behe-behien dana halan, ta gero ba partidu eiten da honan zatixek hartuteko honan kutxilluaz, ta gero gazta-otzaran sartzen da, ba holan ite zan lehen hemen baldie hementxe ipini bertan, nik gaztaiek sarri in dodaz, baldie hementxe imini ta horra botaten dozuz ta zapaldu-zapaldu, apur bat bigundu eiten dozu atzamarrakaz holan ta ba hona botatzen dozu ta holan apur bat estutu ta ba ure urteten da horra balde ezkiñan. Ta ba gero buelta ematen jako, ta buelta emon ta beste buelta bat edo bi-edo, honantxe apur baten, ba gaztaie bakotxa ba hogei bat minutu ein biherko da /biko/ da bakotxaz holan eskuz iteko, honan. Ta iten dozunien apur bat ba yasta, itxiten dozu inde ta yasta. Ta gero ba beste bat, ta gero beste bat, hiru, lau edo bost iten bozuz ba yasta. Ta gero gatz apur bat botatzen jako ganien. Ta gero buelta-edo, ba hurrungo egunien-ta, holan iten die gaztaiek. Ta gero siketuten ipini-edo, ba holan oletan iminten die, holan. Ta ba sue badau ba gero ke apur bat be eiten jakie ta, ba gaztaiek freskue biher dau /bidau/ ondo ein daitezan, fresko. Haitik oin ipinten dauz hor fresko lekuetan, ta holan.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!