Ubide (Bizkaia)

Artzainen jatorduak

Artzainen jatorduak Artzainak txabolan taloak egiten zituzten, gero kirtendun aska txikitxo batean esnearekin jateko. Babarrunak eta urdaia ere izaten zituzten txabolan. Azeriak itotako ardien okela, talo-palan erreta jaten zuten artzainek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Artzainak txabolan taloak egiten zituzten, gero kirtendun aska txikitxo batean esnearekin jateko. Babarrunak eta urdaia ere izaten zituzten txabolan. Azeriak itotako ardien okela, talo-palan erreta jaten zuten artzainek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta han ze eukite auren, suetie?
- Sue hortoko sue, hortoko sue. Hortoko burriñe ta ezebe barik. Ta gero taluek eite aurezan. Ta taluek zuk ikusiozu hor euskal fiestetan edo hortokon baten, hortoko askie?
- Askie, ze aska?
- “Pues, un empresebrito pequeño, pequeño de madera”, horiek eite aurezan, ta han iten auren ba esnie, esnie egosite handik, ta hara bota ta taluek be hara bota ta jan handixek, “en vez del plato”. Kostumbriek. Aska txikitxo bat oleskue. Ba holan kajoi baten luzangatxue, ta gero aurek eindako kontue zan. Ta gero ba, ba holan hari olai zulue ein erdixen, erdixen, ta gero astatxo bat be eukite hauen holan berena, hobatutekue, ta han eite aurezan taluek ta gero esnie egosi ta hara bota ta handik jan, pastoriek hori eiten auren lehen-lehen-lehen; gero, nire nebien denboran-ta, ez, ez. Ta gero ba babak ta ipinte aurezan lapikuen ta ba jan. Urdaixe ta, holako kontu batzuk. Ta gero, ba inoiz ardixe be, orduen azeixek egote zien asko, ta azeixek ta egote zienien, ba igual ba zeretik erdi hilde ta itxite aurezan ardixek ta zamatik. Ta gero ba zartanik eta ez auren ibiliko ta nik zer dakit, ta talo parie eukite aurien, talo parie badakizu zer dan? Taluek hori, redondo-redondue baina oin iten daurezan fiestetan han ganien erretan daurez han mahaixen moduen, baina orduen talo parie da ba holan burdinezko asta bat ta gero ojalata erredondue. Talo parie. Ta han erreta aurezan taluek eta gero han eite auren, zera okelie izterra-edo, zerena, ardixena, ardixena, ba hantxe, ata tajadak eta hantxe erreta aurezan, ta ederto”¡A la plantxa!”. Oin dabiz “ a la plantxa”, ba orduen holan!
- Karo, inungo koipe barik.
- Koipe barik, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia