Beasain (Gipuzkoa)

Artilea lantzeko modua

Artilea lantzeko modua Artilearen inguruko azalpenak: artilea garbitu, sikatu, eta haria nola egiten zuen amak. Artilearekin galtzerdiak egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-029-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Artilearen inguruko azalpenak: artilea garbitu, sikatu, eta haria nola egiten zuen amak. Artilearekin galtzerdiak egiten ziren.

Transkripzioa

- Eta badakizu lehelengo artillea garbitu egin behar izaten zen edo…?
- E?
- Haria egiten hasi aurretik artillea garbitu egin behar izaten zen?
- Bai, bai. Garbitzen aittu ta sekau ondo ta jarri txintxilika jartzen zuen eta harie txintxilika eta tira eitten zien eta geo dana biltzen zan hoola. Bilduz, bilduz, bilduz, bilduz juten ziñen. Eta geo, ondoaiño juten ziñen garaien, berriz´e luzau ta berriz´e segi.
- Eta hor izaten zen bihurra edo… hariak zerbait… bihurra edo zerbait?
- Bai, ba! Bihurrie… bihurrie jartzen zan garaien, ba, etxoin eta luzau in behar izaten zan.
- A, goian?
- Bai, bai. Ta geo zeorri ai ziñela, ai ziñela, ba, berriz´e etorri eitten zan zereana. Ta berriz´e… berriz´e bihurrittu eitten zan.
- Eta gero hari horrekin zelan…?
- Artillea itten zan.
- Artillea. Baiño bildu egiten zenuten edo…?
- E?
- Ez dakit…
- Semea: Obilloa, obilloa ein.
- Obilloa egin lehenik…?
- Obilloa, bai. Bai, baiño guk obilloik ez gendun eitten, bestaldea, hola, luzek eitten giñuzen guk, ezautu nittun nik etxen´e. Zea, lanea nola etortzen zan lehen garai baten? Hala jartzen zittuen.
- Eta nola etortzen zan, ba, garai baten?
- Mordoskan jartzen zittuen ta, hola, besok za(b)alduta zeatzen zien eta zuk bi kantoitan hontaa hartzen zendun eta beste batek bildu eitten zon.
- Orduan, biren artean egiten zen…
- Bai.
- Eta gero artillearekin zer egiten zenuten?
- E?
- Artillearekin zer egiten zen gero?
- Artille harrekin etxeako galtzerdik-eta eitten giñuzen.
- Jertserik-eta?
- E?
- Jertseak edo…?
- Jertseik ez non nik ezautu, baiño galtzerdie bai, galtzerdie asko.
- Eta abarka-sokak?
- E?
- Abarka-sokak artillearekin egiten ziren edo…? Abarka-sokak, ez dakit, aitak-edo eiten zitun abarkentzako sokak?
- Abarkantzako? Ez, ez, ez da eitten abarkantzako sokaik harekin.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia