Bergara (Gipuzkoa)

Lihoa ereitetik haria egitera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lihoa (linua) zelakoa zen. Liho-hazia (linazia), beste edozein hazi bezalaxe ereiten zen. Ez zen ebakitzen, atera baizik. Sorta txikiak egin, lotu eta ihartu egin behar izaten ziren zelaian zabalduta. Batu, labean berotu eta trangatik pasatu. Ardatzean egiten zen haria. Negu guztia lihoa iruten egoten ziren eta erronda galantak egiten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

[...]
- H: Honek diñue, ama, ze izeten zan liñua, liñua, tela hori eitteko.
- Bai, liñua erein eitten zan, beste edozein hazi bezelaxe. Liñazixa oin be botikan egongo da. Liñazixa, enplastuak-eta eitteko-ta hartzen zan lehen. Ta liñazixa erein, ta liñua lastua bezelaxe batzen zan, etara eitten zan gaiñera, ebai ez. Etara eitten zan; oso sustar...
- Sustarretik...?
- Sustar txiki-txikixa eukitzen dau liñuak, [utxa], ta berdin berdin-berdiña... [...] Anillan koloreko loriakin, oso politta izaten da.
- Eta gero zela eitten zan liñua?
- Gero, ba, sorta txiki batzuk eitten zien, ta harek sortak, zertu, lotu, berakin, beran zerakin, bedarrakin berakin, ta igertzen eukitzen zien kanpuen, zelaixen zabalduta. Gero handik batu ta labien berotu, ta trangia esaten jakon, hola mihiña barrura sartzen jakon zer bat, astuak esaten jate, ba, zerak... Ta han, labian berotu ta kaskaria kentzen jakon, ta liñua ikusiko ziñuen iñoiz, zerera, itturrixa ipinttera datozenak-eta ebalten dabe ba liñua...
- Hori hari gogor hori...
- A! Hori da?
- Bai.
- Hori da liñua?
- Liñua, liñua, bai.
- Espartzu tipoko...
- Ta harekin eitten da harixa.
- Baiña oin espartzua modukua ibiltzen dabe, ama. Oin espartzuan moduko gauza bat ibiltzen dabe. Lehen ibiliko zan liñuoi.
- Lehenao. Bai. Ondio urte asko ez dala be bai liñua ebalten eben. Gero harekin harixa eitten da, ardatzien. Orduen erronda galantak eitten zien. Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon. Ta juntau andra mordua ta... gero gabien errondia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia