Urtegiko langileentzako beste abade bat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: UBI-005/034
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- Eta hemen esan dozu abadiek ta libre izten ebala, eta han sasoien zenbat abade ezautu dozu zuk hemen Ubiden?
- Hemen nik bi ezautu doaz, baina lehengo egunien ibili gara konbertsaziñuen, ta hiru abade be eon diela obra denporan. Ze obra denboran bat egon zan mezie hor Zubizabal badakizu zein dan? Hor kruzie dauena hor Otxandixotik? Hortxe dau kruzie hemendik lau kilometrora, bai. Han egoten zan ermitatxo bat be bai obreruentzat iminite.Ta han, ta beste bat han e hortik harantza be bai beste ermitatxo bat hor e egon zan, ta harako be ba abadie etorri zan ta egon zien orduko denboran ba bi egoten zien seguru ba lehenauko denboretan be bat-bi, ta gero ba obra denboran beste bat gehixau obratarako ta hemen bizi zan. Ta ha zan Murgixekue, bai, ta oantxe hil da abadie, bai.
- Ta ze izen eukon?
- Don Martin. Bai, apellidue ez naz akordetan.
- Ta zelako, zelako akordue dekozu berana, ona?
- Ba ona zala esaten aurien, bai, bai. Holan trankillue zan, bai. Ta juten zan hemen egon zan patrona etxe baten ta ba harek etxeko andriek gero ba gure amana ta etorten zan, ta ba esaten auen ba berak esate iotzen ba orduko denboran ba ez dait ba, zopa apurren bat edo patatak edo imingo otsan ta gabien beti peskaue be ez otsen imingo ze hemen ez zan egoten peskaderik be ta noz edo nozko baten imingo otsen, baia tortilla apur bat edo ipiniko otsen ta juten zan horra txaletera, hor egoten zien obrako jefiek biziten ta ba hara juten zan kartatan ta esate iotzen ba “lehenengo afaldu eizu ta gero zoiez hara” ta ez dakit zer ta badakit zer ta, jaramonik be ez ei otsen iten. Ta etorri, bera hantxe itxoten zopie atarata “a las mil quinientas” hamabixetan-ta, ba etorte zan seguru afaiten. Ta berak esaten: “zoiez ta afaldu eizu lelengo ta gero zoiez”. Baia berak gure ozenak iten oazela , hori esaten osten baten.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!