Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Abarketak elizpean jantzi barrura sartzeko

Abarketak elizpean jantzi barrura sartzeko Mezara joatea derrigorra zen. Abarketak lepotik jarrita joaten ziren elizpean janzteko. Abadea, ostera, lumadun zapatekin joaten zen, beraien hotzak jota zeuden bitartean. Don Timoteo eta don Luis Goiria abadeak ezagutu zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mezara joatea derrigorra zen. Abarketak lepotik jarrita joaten ziren elizpean janzteko. Abadea, ostera, lumadun zapatekin joaten zen, beraien hotzak jota zeuden bitartean. Don Timoteo eta don Luis Goiria abadeak ezagutu zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mezara derrigor e! Abarketak ipini zamatik, ez zeuen beste oiñetakorik-eta. Elizpien jantzi, atzera kendu ta etxera, Ta abadiek zapatille lumezkoakaz, abrigu edarragaz, ta gu papauek moduen hotza tragetan elizan. Ez, horrek, horrek lamentabliek die horrek kontetako be.
- Abadie ondo jantzitte?
- Abadiek harek zapatille lumezkoakaz-ta.
- Ze abade zan ba?
- Ba nik ezetu nittuen lelengokoak, don Timoteo eta don Luis Goiria, bai. Etxanokotarra zan ha be Goiria, Etxanokoa Goiria. Ta gero ba hainbet etor zien, ta harek harek pentsetan dozu hotz egoala eta mezeari itxaroten edo jentie? bai zera! gehixau, denpora gehixaun hantxe, hotza tragetan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia