Igandetarako arropak; barruko arropak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: UBI-005/026
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Besterik ez zanien egon.
- Ba haixe, haixe. Domeketako beti egoten zien domeketako barrixek batzuk eta ba udan ta neguen harexekaz! Jertsie ta, frakak be bardiñek zien ta alkondarie be bai ta ba txaketie be bai, yasta, danak bardiñek! Ez zan egoten ez hotza eiten dauenerako ta ez berue eiten dauenerako, ba jertse loditxuaun bat egongo zan ta ba alkondarie be negukue ta udakue bardiñe zan ta ba txaketie be bai ta ba danak.
- Ta barruko erropak zelakoak izete zien?
- Ba orduen zaharrantzako holan felpazkuek ibilten aurezan, ta punto ingleskuek. Punto inglesa ez zendun ikusi be ingo, oin ez da ikusten! Oañ ezta ikusten, felpie bai, baia punto inglesa da ba lodixek zien ba bat aldrebes ta beste bat, bat aldrebes ta beste bat e deretxo daukon puntue da, baina gogorra zan, sendue, sendue. Ta kamisetak botoiek eukiten aurezan hemen, albuen apur bat, gixonenak eta be. Ta gero berandu erdixen eukiten aurezan. Ta kantzontzilluek be ba nire aitek be ibilten aurezan honaiñokuek, holan gero, felpazkuek.
- Ta udan holakoak jazten bazan be bai?
- Ez, ez. Udan ez, hori neguen.
- Udan laburrek.
- Bai, laburrek, bai. Telazkuek.
- Gaur egungoen antzekoak edo bestela tamaiñuz?
- Ba haundixauek, haundixauek zien. Honaiñokuek, honaiñokuek.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!