Ubide (Bizkaia)

Arropak eta lixiba

Arropak eta lixiba Arropak etxean xaboitu eta errekan astintzen zituzten. Erositako xaboia erabiltzen zuten. Zeanurin, amaren etxean, sutako hautsekin lixiba egiten ikusitakoa azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropak etxean xaboitu eta errekan astintzen zituzten. Erositako xaboia erabiltzen zuten. Zeanurin, amaren etxean, sutako hautsekin lixiba egiten ikusitakoa azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta udan, bueno zuek hemen ez dakit presarik edo errekarik edo eukiten zenduen.
- Errekara juaten gintzezan erropak garbiten! Etxien jabonau ta errekara astinduten. Ta ude -uden iñoz joaten gintzezan ure epel xamarra egoten zan ta hortxe, hango zubipera, han egoten zan harrixek garbittekue, ta harexera joaten gintzezan.
- Andrak bakarrikn
- Bai, andrak bai.
- Ta ze eukitze zenduen, astien egun bat jarrite erropak garbitzeko edo ez?
- Ba astelehenien edo holan ta gero atzera beste egunen baten be bai ta holan, holan, bai.
- Eta jaboie etxien eiten zenduen?
- Ez, ez, ez. Hoixe ez dou in, geurien ez ta hemen Ubiden be ez.
- Erosi beti.
- Erosi bai. Ta karu egoten zan orduen! Jaboie, bai.
- Ta sekule ez dozu ezagutu eiten? Zure amuma edo…
- Ez, ez, ez. Ta ni amamanien egon naiz bai, han Zeanin, ta hemen ez dot ikusi hori, baia han lexibie eiten zan, ba nik ez dakit zelan eiten auen, oin esango dotsut: aska bat egoten zan holan ba goitik urek etorten zien ta eurek biziten zien beheratxuau. Ta askie badakizu zer dan? baia askie zementozkue ez, e? Olezkue, holan arbolie hutsutute? Holan. Arbolie ez dakit ba zaharra edo barrixe izengo zan, baia ha izeten zan arbolien e, holantxi, tronkue, ta hau hutsitute, ta ha zan askie. Ta gero beranduau ein auezan zementozkuek. Zementozkuek badauz oin leku askotan, baia nik horrek ikusite daukodaz. Ta gero nik pentsetan dot gure izekuek jabonau eingo auezela apurren bat edo, bai, jabonau, bai, bai. Ta gero, iminte auzen tinajan, tinajie zan, zein de, horrek barrillek ardauen antzekuek? Erdibitute holan? Holan, ta astie be eukiten aurien honan, honan, astie be eukiten aurien. Ta imini han amama ta biziten zien hor txarkuen onduen, ta han imini ta hara hautse botatzen otsien, ba holan, hautse hortokue, baia apur bat horrek txingarrok ta kenduta, apur bat findute, ba ez dakit ba non hartuten auren, zerien igual, galbaian-edo, pasauko auren apur bat, ze ostantzien horrek baltzok apurtu eiten daure! Ta hoixe ez dakit ba, baina ingo auren! Ta hara botaten auen gero ganera, ta gero handik ure irikiñe bota ta bota bota ta bota ta bota bota ta erropa zuri-zuri urtetan auren. Ta gero astindu. Baia han ganien ipinteb otsien por si akaso holan trapu lohitxue, holan zaharraue edo ganien holan ta gero bota ta bota ta urek azpitik urtetan auren, tinajatik. Ta gero astindu, ta erropa zuri- zuri urtetan zan ta usin bat! Bai, bai, bai, hortoko harizko erropak ta oaingo erropantzat eluke balixoko, baia.
- Sutako hautsegaz?
- Bai, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia