Ubide (Bizkaia)

Guardia zibila etxean bazkaltzen

Guardia zibila etxean bazkaltzen <p>Aitak, kartzelatik irten zenean, hamabostean behin Legutioko kuartelera joan behar izaten zuen. Areatzatik etorritako guardia zibil batek etxean bazkaldu zuen, eta handik gutxira hil egin omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak, kartzelatik irten zenean, hamabostean behin Legutioko kuartelera joan behar izaten zuen. Areatzatik etorritako guardia zibil batek etxean bazkaldu zuen, eta handik gutxira hil egin omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han Billerleko guarda zobillek beti ezetu dozuz zuk?
- Ba hor kuartela in auren berandutxo neure akorduen. Baina lehenau be egongo zien ze guardia zobillek hemen ibilte zien, hala ez dakit nondik etorte zien. Ze, hori, Billerleko kuartela ba ingo airuen akordetan naz, ala barriztu in auren beren-bere? Nik ez dakit. Hemeko mutil bat-eta akordetan naz albañela ibilten zala iten, baia ordun lehenau ibilten zien hemen guarda zobillek! Ez dakit ba nondik etorte zien. Lehen hemetik hona Ubidea aiuntamienture ta Billarotik etorte zien, Billarotik. Ta nire aite gero ba kartzelatik urten ta gero, jun biher auen Billarora, presentaziñue iten, oin iten dauren moduen “a la policia”! Joaten zan ba nik ez dakit hamabost egunik behin-edo, nik ez dakit zelan juten zan. Oiñez abarkak jantzite juten zan.
- Oiñez?
- Jun ta etorri.
- Barazarretik ziher?
- Bai. Hor atajue dau, neu be pasau naz-ta. Neu be Zeanurira amamana ta jun naz oiñez hametik sarri-sarri. Ta ba handik Barazarretik sartzen da beherantza ta atajue ta urtetan da ba errebueltie in barik holan artezien beheraiño, beheraiño. Ta juten zan ta gero, ba nire osaba batek badiñotso “ba nire uzabak daukoz guardia zobillek lagunek ta arteztuten boztezu, ba horrenbeste ez jun izeteko ba hamabost eguneik behin jun barik, ba hillien baten edo holan juteko”. Bueno, ba arteztu otsen. Jun zan ba hilien baten-edo, ta gero, ba horretan horretan ba gero gure zerak, amak-eta imin daurie, akordetan naz horreaz, ba aite kartzelatik etorri ta gero izen da, ta azurixe ta arroza ta azurixe ta ez dakit zer imin dau banketia, ba guardia zobil horri emoteko ta etor zan “con el tricornio”. Etorri da, bueno, bale! Ta alargune zala amak esaten auen. Ni akordetan naz egon zala. Ta ba alargune zala ta ba gosie. Ordun guardia zobillek be gose baten egoten zien, ta ba bueno, horretan ba zera ba bazkaixe imin duu, bazkaixe imin duu, ta, antza, ba estomaguen edo zeozer aukoan ba gose baten biziko zan be bai ta dana. Gurien in dauen betekariaz gaixorik plantau da ta haren ordez, haren kontsekuentzixen hil in zan. Eukiko eban /eukikoan/ zeozer iual ze bueno. Ta akordetan naz e handik, hor gure etxetik gorantza pasietan ibil zan illunkeran ba tripetako miñek edo ez dakit zer daukola-ta. Aitu dozu? Ta bueno, hoixe danok. Ta ba karo bazkaiten emon be eingo otsiezan gaztaien batzuk-edo, iual emongo otsien edo dana dalakue. Ta guardia zobille trikornioaz etorri zan.
- Billerlekoa?
- Ha ez, haixe zan Billarokue.
- A, Billarokue.
- Ha Billarokue, hortoko kontuetako Billarokuek ibilten zien hemen beti, beti ibili izen die Billarokuek bai. Ta oin be bai izengo balitzeke hau beste zeozer ta, ba oin ertzainek dabiltz, baia baia ha edo besti eta Billarokuek datoz guardia zobillek.
- Ta Billaron ordun kuartela egon zan?
- Bai, ontsura arte, oin ez dakit, oin ez da eongo ya!
- Biloba: Ya ez dau.
- Baia ontsurarte bai.
- Biloba: Oin hogei urte edo gehiau.
- Baia ontsura arte egon da, bai, bai.
- Ez dekot akordurik-ta.
- Bai, ontsura arte egon da, bai.
- Non egon zan ba kuartela?
- Hantxe, behien, erdi-erdixen.
- Biloba: Hotela dauen lekuen oin ez? Gitxi gorabehera.
- A, hotela ez dakit nun dauen ba nik!
- Biloba: Han “a la salida”, ez?
- Keba, behien egon zan.
- Biloba: Elizie pasau ta.
- Beherantza!
- Biloba: Bai.
- Beherantza bai.
- Baia Artearantz einda?
- Bai, bai.Ta holan ba.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia