Txulapain (Nafarroa)

Animalien eritasunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TXU-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Animalien eritasunen inguruko azalpenak. Kaparrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ardien gaitzak zein izaten dira? xomorroak izaten dituzte, ezta?
- Bai, izeten ttute, baña ni, psss, gutti ibil naiz, ardikin.
- Eta behiek izaten dute?
- Beie pai, zulderrak erraten di(o)un...-e, bultu atzuk? izatettu ta, gusano bat izetute, ta ore ateaezkero? ya pues, bultua... desaparezitzen da.
- Bulkua?
- Bulto (b)at, bultottuat, bultotto at erere... bueno, pikor bat balitze bezela beño, ta... an izeteut-, dute ta... zuldarra, ta an, barnen eoten da, ta ore... ya, aundi xamar itten denean, bera... ateatzen da.
- Eta hor egiten dute etxea, hor bizi dira...
- Bai, or, eztait, or ez, or... ori, eztakit nondik... tortzen den.
- Eta nolako handia da zuldarra?
- Pues zuldarra? pues-pues iten dira... badire, ze? psss... pues... izeten dire kasi... olaxeko bultoa badutena.
- Harrak bezalakoak dira?
- Bai-bai-bai, bai-bai.
- Eta zein lekutan egiten dira gehien bat? belarrien ondoan edo buztanaren azpian edo?
- Ez, ez-ez-ez, ori... tripe gañean, gañean; kostillen... kostille ta... bizkerran... or, izeten dëre.
- Eta sortu, nola sortzen dira?
- Ya! ori eztaitt (...); ni eztakitt, seguru aski... uliek e... piketu te... nik uste, or, ortik.
- Nik aditu dut ardiek izaten dituztela kaparrak eta batzuetan, kaparrak kendu eta, ‘hollín’ ematen zaiela zaurietan... Bai, biño... por ejemplo, bi mille o... bi mille edo... eztut erraten; bueno, bi mille ta piko, men dute, biño... berraun ardi baldin baittuzu, nondik? ze denbora biautzu, denei, beiretzeko zen(b)at ta, zen-nek duen...-a kaparra ta tzeñek eztuena? ta kaparra, gañera, pues izeten da primaberan, ya denbor ontan, eztu anbertze... ezta izeten. Kaparrak, nik e... neri’re peatu... zaizkide, gazte-denboran; igual, pues, baakizu? ig(u)al, bordaldian ta ee, denbora artan, egun guzien igual ee, an aitzen giñen... igual, yorran ta ala ta, beño, primaberan da... oso peligrosoa, obrenean siesta ta guzie an, bazkaldu tä ernittin alumi? (?) ta, te orduen peatzen tzire.
- Bai, animalien artean ibilita...
- Bai, animeletan biño, oyek... e... animeliai ere pegatzen zaiote, biño... kanpöan! kanpoan, izaten dira, primaberan?... izeten da... oso peligrosoa izaten da.
- Eta pertsonei non pegatzen zaizkie? buruan?
- Bien! pues, pues igual... buruen nola lepöan nola... maiz, maiz.
- Eta sartzen dira aski barnera?
- Ez, eeeh! sartu, peatzen die pixke-pixke-pixke eta ala!
- Sentitzen da...
- Bai...-etz! eta... piketzu? eztute... auniz piketzen biño, denboraki, pixke-pixke-pixket pues, pikor bat atra zaizute ta... txupetzen, txupetzen, aundi itten dëre.
- Zer dira, zorriak baino handiagoak, ez?
- Aundiaguak eta, badire!... bai, biño... eztire, zorria e da luzia(g)oköa, biño oyek? in dire... redondo samarrak, biño, izein ttute igual, e... berroitamar edo geigo atzapar, ta... peatzen dire, ya-ya.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia