Txulapain (Nafarroa)

Abereak ferratuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TXU-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Etxe guztietan egoten ziren abereak eta ferratu egiten ziren. Ferraren bat galduz gero, ferratzera eraman behar. Nola egiten zen ferratze-lana eta zenbat ferra jartzen zitzaizkien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero... denbora artan? itxe guzietan... idiak eta izeiten baizien, ferraturik? itten zittuten...
- Hara, horretara ailegatu nahi nuen.
- Ta, gero... itxe guzietan... mandoa edo beorra edo izeiten tzen? ta oyek ere ferratza-ten tzittute emen. Nik Iruñera aurrenean da ore? etzen autobus orduen, igual... yoan biar tzen? ta... bidian igual... galtzatze zuten ferra bat? eta, ara! bueltan... ferratu? te... biorra eta ola? artu, eamaten giñunak? eta, batek... lenik, beso at ferratu? ta... an, an... ferra... paatu? obenian, ya, gastatuik ezpazeon? galdu ziñuena? eaman, ezperen, pues... berrie patu? te... iltze batzëk, zeraki sartu? beso at e, ferratzen...
- Iltze batekin?
- Ez! zortzi iltze bakotxak, ferra bat... bakotxak bear zittuen; zortzi iltze guttienas. Gero? ori... besoa...
ferratzen ziñuelik? bertzia, bertze. Gero? anka at, ero bertzean? lauek, ferratu te... ba an? obrenian Iruñera yoan bear? ta... an, pixkuat, arreglatui te... ezin? dena... loyez betetzen tziñen? ta dena... bakizu, Iruñen, arara yoan biar tziñuelik e... suertetzen bazen... ferra galtzera? baakizu, beti... dena... zikiñe, yoan biar ziñuen Iruñera. Onata eldu ziñeleik, ya itxera eldu ziñelik, ya etzen anbeste inporta biño, ara yoan bear tzelik? pues igual. Ta idiek, beis? potrua, izeten tzen, ferral...-tzeko, pues idiek? pues an... tranka batzuki? bueltaka ta bueltaka ta bueltaka... eaman? ta, e... besoak eta, an, denak lotu? ta, ayëk? an, ez tziñuen... ukitiar ere, ya, bere artean, ferratzaleak, berak itten zittuen biño, biorra baziñuen edo... zaldi edo... do mandoa o oyek? zeoye, zeorrek artu? te... irikiar tziñuen... ferrazaliak ferratzeko.
- Orduan, aiseago ferratzen zen behia mandoa baino...
- Ba(i)! klaro!
- Mandoa sujetatu behar zen...
- Sujetuik? e... anka betik artute!... ikasi nuen.
- Min egiten zitzaien?
- Beh!
- Hori gogorra dute, ezta?
- Bai, ori bai, ori, azkazala, klaro!
- Ez dute min handirik nabaritzen...
- Ez, mini(k) etzuten bate, arek; por ejemplo pues, ferratu te... denbora ona eiten badu? pues-pues, obrenean, bi zentimetro geigo, kendiar tzioten... azazkala, berri-, berriz ferra paratzeko.
- Zerekin?
- Ah, pues llana bat izeten tzen, ola...
- ‘Llana’? erramienta bat?
- Llana... erramienta bat, bai, llana esaten zioten; bai, orai ere badire. Emen, lengo aldien emen, beiei azazkalak pixkuat mozteko, ori, e... Auzeko... ori? ekar tzun.
- Haiendako ferrak dira guretako zapatak bezala, ezta?
- Klaro! klaro, klaro...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia