Txulapain (Nafarroa)

"Lixua" nola egiten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TXU-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Lixua" (lixiba) nola egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lixue iteko? lenik, e... pues... mainderiak eta atorrak eta... gauzek, garbitzeko? da nik, bezperatik, e... beratu. Gero? pues, konportan sartu? te... arratsean? ure beroaki pues... gañetik bota, beño... konportan sartu biño len... ori, jabonaki, ederki dena... barratu mainderiei te ator eta pantalonai ta denei? te gero? pues... azpien? izeten zuten pues...
- Autsa?
- Autse, ta andik pasten tzen ure ta gero... koloria artzen zuen? urek eta gero, aldien biño aldien, beroxeago biño irikitten asi gabe, aldiero, eztait, eztait eo... ore, sei edo zortzi edo... bedratzi edo amar... amar aldis, aldien biño aldien beroxago, bota... konportara, ta andik, e... bañerara, yoaten tzen, ure etaik. Gero? ore, ur ore berotu ëten, beis, ure? tä lixue-ei... bota, t’ola itten tzen, orduen, lixue, esaten giñuena.
- Non guardatzen ziren konportak? handiak ziren?
- Oiek? beh! tamañua?... izeten tzen... ttikia.
- Horrelakoxeak?
- Baa, badi-, aundiaguak baziren ta ttikiagokuak ere bai; eee... goi-, goitti, zabaltxa(g)o, beitti, beitti miartxago, izeten tziren. Ta ändik, pues, txorrota erraten giñiola, andik ure e... be, azpien pozal bat... utzi edo bañera bat eta, ore, bete artio? pues, bete edo erdie zeleik? beis, emendik artu? te beis berotu? te, tira beis.
- Baina konportak ez zuen zulorik, ez?
- Konportak? pai, bai... izeten tzuen kañu bet bezela! kañu bet eta andik, konportatik, andik? bañerara ioaten tzen.
- (Carmen, berriemailearen erraina:) Ahí hay una, en la huerta...
- ‘Bañera’ erraten zaio palanganari, ez?
- Ez, bañera ez, bañera... ori biño aundiago zen, izeten tzen? pues no sé... pues igual, ogei litro edo geigo.
- Baina ez da bainera gorputza bainatzekoa...
- Ez-ez-ez, bañera... palangana bat bezela o ola balitze biño, biño aundie, e? biño.
- Eta hori noiz arte egin da? duela zenbat urte kendu zen kostunbre hori?
- Ori? izein ttu... beh! oitabortz urte o ola; orai duela? ez! geigo izäin ttu, ogeitamar izein ttu.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia