Tolosa (Gipuzkoa)

Urik ez baserrian

Urik ez baserrian Baserrian ez zuten urik, eta komunak gerora egin ziren. Ura auzoko erreka batetik hartzen zuten; buruan eramaten zuten baldea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-061-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian ez zuten urik, eta komunak gerora egin ziren. Ura auzoko erreka batetik hartzen zuten; buruan eramaten zuten baldea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxeak goatzen zea komuna zeuken, ura, kalefazioa, labeik?
- Ura, udik ez, udik ez. Komunik'e bai komona geoztik in zan, gu jaio ta gero eta urik ez. Ura ya azkena arte ez da izan.
- Ta nola lortzen zenuen?
- Nola? Ba behera jun aldapan eta arropa garbittu eta burun ura iyo gora astoakin bai ta astokian arropa uretan sartu geok eta han garbittu. Negua ta udara.
- Ze eoten zan aska?
- Ez, ez, ez. Zea bat, erreka bat bezela ta han eoten zian harrik zea itteko lixo itteko. Eta ordun dena, barrio guztia eoten zan hola eta uretan sartu handik pasatzen zianak harrittuta gelditzen zian ude nola danak eoten giñan. Negun.
- Kaleko jendea izango zan?
- Bai. Eta guk ukitzen giñuzen zea batzuk osea plastiko gauza batzuk eta haik etxea juteako gor-gor inda gelditzen zien hotzakin. Ez harrittu geo reumak eta gauzak izatia ezta? Eta.
- Eta etxea jundakon nola berotzen ziñaten han pasatako hotza?
- Hotza ba kanbiatu eta zeoze berua hartu eta ordun normala zan hoi.
- Ekonomikakin.
- Ekonomika? Bai, suba bajuba. Suba bajuba ta han eoten giñan zeoze berua hartzen gendun ta hortan. Ta hiru ume-eo bazian´e behera jun ta amak garbittu arropa. Eta ura'de bakizu zenbat behar dan etxen ta burun eman baldeka uda behetik gora.
- Plastikozko baldek?
- Ez. Beste balde marroneiak-eta nola izaten dia?
- Nolakok?
- Marroneiak-eta.
- Burnikok.
- Burniya bezela. Bai, haitakua.
- Esnea biltzeko erabilitakoa?
- Bai, bai, bai; hoitakua.
- Ta jartzen zenuen marroia hoi ta burun arten zeoze?
- Bai, haren azpin. Eta buruba ta hua buruban jarri zea, ba trapu bat hola bilduta, eta geo hua gaiñen. Eta aldapa bastante haundiya gaiñea! Eta eamaten gendun. Oain haiña ura ez zan gastatzen ordun, ez zeon-ta. Eta geo uda jarri zuenen, bueno ez gendun... Ni handik alde in ta geo jarri zuen. Bueno ez gendun sinexten. Nere ahizpak sinixtu're ez zun iten. Hamar ume zittun eta hain arropa dana garbittu eta uda astoakin beti lau marmita eta mixeriya. Basarrin, mixeriya.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia