Tolosa (Gipuzkoa)

Maizterrak

Maizterrak Maria Doloresen gurasoak maizterrak ziren; baserriko nagusia Plaza Zaharrean bizi zen. Nagusiari errenta pagatu eta, urtean behin, oparia eman behar izaten zitzaion. Tratuan saltzen zutenarekin bizi ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maria Doloresen gurasoak maizterrak ziren; baserriko nagusia Plaza Zaharrean bizi zen. Nagusiari errenta pagatu eta, urtean behin, oparia eman behar izaten zitzaion. Tratuan saltzen zutenarekin bizi ziren.

Transkripzioa

- Zure baserria nolakoa zan?
- Nere baserria zan pobria. Pobre bizitu gea, gaztetan. Eta geo eskolan hasi giñan ta eskola...
- Baserria zer zan gurasona, baten batek utzitakoa?
- Ez, ez, ez.
- Eo maizter bezela zeundeten?
- Maizterrak. Zan bere nausia Plaza Zaharren bizi zana. Ematen giñuzen ba, ematen zittuen urten behin zea erregalua bezela ematen zizien nausiei ordun. Oain ez, baiño ordun bai. Eta geo ba errenta patu eta geo tratua berdura iten zanakin bizi.
- Ta goatzen zea zenbat patzen zenuen errentagatik?
- Ez, ez. Gaiñea, ez nun jakiten zenbat patzen gendun ordun.
- Hoi aitan kontua.
- Amai bai, bai eta geo eskolako garaian etorri zan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia