Tolosa (Gipuzkoa)

Gerra hasieran, liburuak erre zituzten Tolosako Plaza Zaharrean

Gerra hasieran, liburuak erre zituzten Tolosako Plaza Zaharrean <p>Gazte garaian, liburuekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gerra hasieran, Plaza Zaharrean liburuak nola erre zituzten gogoratzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazte garaian, liburuekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gerra hasieran, Plaza Zaharrean liburuak nola erre zituzten gogoratzen du.

Transkripzioa

- Hamazazpi-hemezortzi-hogei urtekin nahi nun jakin ta liburuak erosi nitun. Nik beti izandu det afizioa, liburu-afizioa, ezta? Eta ibili nintzen este Manterola ta holako zea billatu nahian, eta esan ziaten zea zala este PNVko zean baten txoferra, garaje baten lan eiten zuna, ta haren liburun bat o beste izango zula. Ta hala jun nintzen ba batek bialduta, abertzale batek bialduta, ta zergatik iñok ez zitun, ez zun nahi etxean euki holako liburuk, abertzalea baldin bazan. Ni goatzen naiz plaza zaharrean nola erre zuten liburu pilla haundi bat, ni goatzen naiz.
- Gerra ondorenian?
- Ez, ez, ez, ez, gerra aurreneko egunetan. Bai, bai, ni goatzen naiz, Plaza Zaharrean, aiuntamentu parean, pillo bat liburu zea nola erre zituzten. Baiño orduan liburuak erre, baiño nik zentzutasunik ez neukan zazpi urtekin. Baiño goatzen naiz nola liburuak erre ziran.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia