Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri
Tolosa (Gipuzkoa) (1929-2019)
Biografia
Erramu egunez jaio zen Joxe Mari, Tolosako Kale Nagusiko bigarrenean. Bai ama eta bai aita Zegamarrak zituen, eta aitonaren baserriak eragin handia izan zuen beregan. Lau anai-arrebatan zaharrena izateaz gain, mutil bakarra ere bazen. Aita konfitero izanik, berehala hasi zen konfiteritzan eta elikagai dendan lanean, asteburutan lehenik, eta denbora osoz geroago. Gozogintza ikasketak egin zituen Iruñean, Katalunian, Alemanian, Frantzian... eta ez zaio sekula jakin-mina ase. Gozogintzaz aparteko zaletasunak ere izan ditu: bidaiatzea, argazkigintza, irakurtzea... Gizon jantzia bezain xamurra ezagutzeko aukera izan dugu egindako elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-035 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
TOL-036 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute