Soraluze (Gipuzkoa)

Santoñan atxilotu zituzten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Santoñan atxilotutakoak asko ziren eta banatu egin zituzten. Batzuk Castro-Urdialesera eraman zituzten; beste batzuk bertan geratu ziren. Han geratutakoak, Miranda de Ebrora eraman zituzten. Lan-banaketa. Barrakoiak. Cara al Sol.

Transkripzioa

- Holaxe, geratu giñuazen gu ta kanpo-fubolera lehenengo. Kanpo-fubolian dana holaxe, zutik egon… etzin be… edo… jarri be ezindako moduan.
- Hainbeste jentekin?
- Hainbeste jente… Kanpo-fubola be bete-bete-bete eindda. Hasi zuan eurixa, zaparradia, ta, akordatzen nok, busti giñuazen, bueno, dana-dana-dana. Hamendik ura sartzen ta hamendik urtetzen, mela-mela-mela eindda. Gaztiak izan ta…
- Bai, aurrera.
- Gero, ba, urten genduan hurrengo egunian edo… bai, hurrengo egunian iluntzirutz. Danok aldian sikatu zittuan erropok. Ze ete dok gaztia izatia? Gaur izaten bada, bueno…! Pulmonixiakin. Ta etorri… organizau juen trena ta eruan giñuezen Mirandara, Miranda de Ebro. Eta lehenengo Mirandara allegau giñanian “a la plaza de toros”.
- Eta zela eruan zinduezen, trenian?
- Trenian. Baiña ganauen trenian, e? Zutik. Honek ganauen zeretan? Ez jarlekurikan ta ezebe barikan. “¡Venga, adentro!”.
- Barrura…
- Pelikuletan ikusten dittuk oin judixuen zerak? Igual-igual-igual.
- Igual-iguala?
- Igual-igualekuak. Zenbat bidar akordatzen naizen ni. Sartu ta zerera, kanpo-fubol… lehelengo hor… plaza de toros zerian, han lo ein genduan. Ez dakik? Jarlekuak-edo ta hantxe etzan ta “a la intemperie” hantxe lo ein genduan. Intzakin busti-busti indda hurrengo goizian esnatu ta bueno. Gero handikan… fabrika bat, esplosiñua egonda euala ta tetxu bareko fabrika bat, […] “fábrica de no sé cuántos, de […]” edo ez dakit zer zan. Haraxe eruan giñuezen. Ta gero hantxe bertan hasi giñuazen txabolak-eta itten. Arotzak… “A ver, carpinteros”, ta, ba, danerakuak egoten zittuan, ba, ta gu, ba, laguntzen. Ta tablak eruan ta… behintzat, barrakoiak-eta in eta… 'Cara al Sol' hola kantau ereitten oskuen ta ikasi, ikasi in bihar. Atzetikan isil-isilik etorri ta isilik harrapatzen baniñuen ostikadia igual ta… Kulatiakin be jo najiñuen ni behin zeraaittikan: berakua-edo formau jatan ta urten najuan nunbaitten libratzera edo zerian ta soldau guardixan euan batek —ordenak hartuta [eren]— “daba!” jo kulatiakin ta jo-ta luze! En fin…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia