Ikastolako gurasoen ahalegina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-030-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikastolaren sorreran, zailtasun handiak egon ziren arren, aurrera jo zuten. Gurasoak jantzi egin ziren ikastaro eta hitzaldietara joaten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: TOL-030/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
- Eta, klaro, ordun ikastola, "ya que" sartzen gean ikastolan martxan, ba, ikastola azkenean sortu zan; baiño, klaro, zailtasun haundiakin: diruik ez zegoen, baimenik ez zeuden, eta kondizio haietan, ezta? Baiño, bueno, aurrea jo gendun, eta ordun aurrea jo gendun; eta, bueno, bazeuden hor talde bat ba ikastola aurrea eramateko, ba, ba, ba, juridikokin eta gauza hoiek eta guztik. Baiño, klaro, gero atzian genden gurasoak. Eta, klaro, gurasoak ere nola nahi gendun, lana egin behar gendun. Lana egin behar gendun, zeatikan gero gaiñea oso garbi gendun ikastola izan behar zula bestek baiño hobetogo, onago, zergatikan gaiñean gendulako inspektore guztiak eta denak. "O sea que" ordun ikastola izan behar zun beste eskolak baiño onagoa oaindikan. Eta, klaro, bere zailtasunak zauzkan. Eta ordun, ba, ni gogoratzen naiz ordun kontzientziatuta giñan gurasoak eta ekartzen zizkiguten psikologoak, sendagilleak... Denak guri jaztera. "O sea que" etortzen ziren txarlak eta gauzak ematera; eta, joe, hantxe joaten giñen guraso guztiak, gu jaztera. "O sea que" gurasoak jaztera eta ikastera joaten giñan. Eta gero, ba, ikastolan, ba, lanea. Zeatik datorren urterako gela gehio behar ditugu, ta jo ta nun sartu behar ditugu, ta zer egin behar degu... Ta han lan egin behar zegoen. Pintatu behar zan? Ba pintatzea joaten ziñan. Ez dakit ze egin behar zan? Ba egitea joaten ziñan. Ta hola pixkat hasi giñan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!