Baserriko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko lanak aipatzen ditu. Behiak eta ardiak zituzten baserrian, eta haiek gobernatzen laguntzen zion anaiari. Ardiei ume egiten laguntzen eta gaztak egiten ibilia da.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: TOL-027/003
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Behietan ta, ardik´e jexten´e bai ta.
- Ardiik izaten zenuten etxen?
- Bai. Anaiak… ibiltzen zan. Ta anaiai laguntzen, [udara biden] behintzat. Ta denetan eitten, ahal genduna eitten.
- Anaia…
- Arkumek…
- Bai, esan, esan.
- Arkumek jaiotzen zienen, erreparoa juten giñen, ta haik eiñazi´e bai ta gaztak ein ta…
- Hoi txabolan bertan?
- Ez, hemen, etxen. Hemen, etxean gaikalden gendun txabola, ardik eukitzeko borda, ta han eukitzen giñuzen ardik. Etxen.
- Eta arkume iten laguntzea…?
- Arkume iten laguntzea gauen´e juten giñen.
- Nola izaten zan hoi?
- Hoi, fila hartu ta juten giñen bordaa, ta umea itten ari zan eo ez zan ikusi ta eitten ari baldin bazan, heldu hanketatik eta kendu.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!