Idi-apustua: Gipuzkoako eta Bizkaiko plazak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-026-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Idi-apustuen nondik norakoak kontatzen ditu. Garailea plaza gehien egiten zituena izaten zen. Gipuzkoan, plazak 22 metrokoak izan ohi dira. Bizkaian, berriz, luzeagoak; 28-29 metro ingurukoak. Bizkaiko plazak, ordea, errazagoak dira.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:00:44
- Erref: TOL-026/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Ze prueba in behar izaten zan? Han, plazan, bakoitza bere idi-pariakin, ta ze in behar izaten zan?
- Haruntza ta honuntza, ba, leku jakiña egoten zan, ta jokua nola itten zan. Batzutan etten zan igualen, bestetan eitten zan, berriz, zerbait bentaja batei o bestiai emanda. Baiño geo zeiñek plazaik gehiena eitten zittun, hua izaten zan garaille.
- Eta zenbat metroko plazak izaten zian?
- Hemen, jenealen, ba, hogeita bi metrokok die hemen. Bizkaian luzeauak dia Bizkaian. Bizkaian hogeta zortzi ta beatzi ta…Oain, plazak hemengoak baiño errezoxogok dia.
- Lurraatik beraatik?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!