Tolosa (Gipuzkoa)

Udazkeneko ilberria, pagoa botatzeko garaia

Udazkeneko ilberria, pagoa botatzeko garaia <p>Zuhaitzak botatzeko orduan ilargiari begiratzen zaio. Barkuak egiteko pagoa erabiltzen da. Udazkeneko ilberria da botatzeko garairik onena. Hosto handia dutenak ilbeheran bota beharrekoak omen dira eta txikikoak ilberrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-024-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zuhaitzak botatzeko orduan ilargiari begiratzen zaio. Barkuak egiteko pagoa erabiltzen da. Udazkeneko ilberria da botatzeko garairik onena. Hosto handia dutenak ilbeheran bota beharrekoak omen dira eta txikikoak ilberrian.

Transkripzioa

- Garai baten illargiyai zertako begiratzen zitzaion?
- Gauza prinzipala zan, egurre dana dana gauza. Egurre behintzat exakto e?
- Iñoi ez zitzaion okurrituko bere garaia ez zan baten moztia?
- Botatzen zittuen bai, baiña harek ez zun erantzunik ematen e? Hemengo pagua izaten zan, ematen zuen barkutako. Oain plastikua daon bezela, ordun barkutako. Zeatik uden, uden ez da usteltzen sekulan pagoa. Eta ude behar du e? Erabat ude. Eta hortako ematen zuen. Eta hemendik goatzen [...], goiengua baserri baten bota zuen piñudi haundi hoi asteasuarrak eta... Eman zuen, eta bale. Baiño ikearri esan nahi du e?
- Pagua noiz botatzen da?
- Ilberrikoa. Ta udazkeneko ilberria hobena esaten due.
- A bai?
- Bai. Ta ilberri asko dia. Arbola asko e? Hosto haundie dun guztiya ilbeherakoa da. Ta hosto txikia duen guztikua ilberrikua.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia