Azpeitia (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodu gogorra

Baserriko bizimodu gogorra Lehen ganadu asko izaten zuten: behiak, ardiak... Ganadua haragitarako izaten zuen. Lursail dezente zituzten, eta haiek landu egin behar izaten zituzten. Bizimodu gogorra zen hura.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen ganadu asko izaten zuten: behiak, ardiak... Ganadua haragitarako izaten zuen. Lursail dezente zituzten, eta haiek landu egin behar izaten zituzten. Bizimodu gogorra zen hura.

Transkripzioa

- Ganadu asko zeukezuen?
- Ba, orduen’e... mordue. Mordue eukitzen gendun. Ta gero geyo euki det nik.
- Ze euki zenuen?
- Zea... behiyek eta ardi batzuk’e bai ta behiyek eta... oin berrehun bat ardi badaure... ta oin ganaue gutxitute dauket. Oin beste bati eman dauzket e! Nik...
- Eta ganadue ze eukitzen zenduen haragitakua?
- Haragitakua, bai haragitakua. Etxin gaztaen batzuk ein, etxeko familiko esnia, txahalak hazi ta... haragitakua. Behi pintoik ez deu ikusi ondik.
- Terreno asko zeukezuen hemen?
- E?
- Terreno asko?
- Bai e... hemen... hau... hemen bi bizitzeko terreno... ordun bizitzeko bat... terreno juxtukuk zien. Geo goyen aitte zanak eositeko beste hor e... Urrakiko gaiñaldien ta're belardiye erosita ta han'e belarretan ta... bizitze gogorra ematen zan ordun. Oso gogorra. Oso gogorra. Goizin e... hamengo lanak ein bezperan ein ganau zea... ganajatekuk ta... Gure aitte zanak e... behin baiño geyotan beanda junda’re ez zan akziko haundik eiten ta... Hala behinik pehin, lanak ein goizin goizeo jaikite ta... eune zabaltzeako askotan belardira belarra ebaitzea. Segikin ebaitzen zan ordun! Oin dana makiniz eiten reu (deu), baiña, segikin ebaitzen zan...
- Segaz?
- Segaz. Ta bizimorue e... ordun e... ta kalin’e gaizki e!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia