Tolosa (Gipuzkoa)

Bide-konponketarako erremintak

Bide-konponketarako erremintak <p>Bide-konponketarako zer erreminta erabiltzen ziren aipatzen du: saskia, hondeaitzurra (aitzur luzea), aitzurra eta pikatxoia. Ur-bideak nola egiten ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bide-konponketarako zer erreminta erabiltzen ziren aipatzen du: saskia, hondeaitzurra (aitzur luzea), aitzurra eta pikatxoia. Ur-bideak nola egiten ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bidek arreglatzian lana, ordun, zer zan? Nola… ze erraminta ibiltzen zian, adibidez?
- Ze erraminta? Lur-saskie o saski koxkor bat eta hondeatxurre o esaten zaiena, atxurre, ta pikatxoia.
- Hondeatxurre?
- Bai, hondeatxurre esaten diou /esateiou/ guk. Beste atxur jorrako hoik baiño hazixegoa izaten da /izatea/. Akaso ikusiko zendun. Hondeatxurre ta pikatxoia.
- Ta saskiya´re bereziya izaten zan lurra jasotzeko?
- Eee… bereziya… oain´e badare lur-saskik, lurretako, ta laneako´re bai. Hola, saski koxkor batzuk, haundi hoik bare izaten zien. Beti hua izaten zan. Ur-bidek itten zien ta ur-bidek itten zien zikindu o […]. Ta geo […] izaten zan saskie. Han batek o bestek bete, beste zakue bizkarren sartu buruti, ta saskika, biden nun falta dan, harea o.
- Ta ur-bidek ze iten zien, izkiñatan, hola? bazterren?
- Ur-bidek itten zien, hola, aldapa goiti behera badijoa ta, ure mozteko, lekun-lekun-lekun. Bestela bide danak eamango littuke urek. Ta hartako eitten zien ur-bidek. Ta geo handiken ur-bidea baztarrea ebaki ta baztarren belardin o zean, hola, zulo bat egoten zan, ta harea, lurre-ta harea botatzen zuen. Ta geo urten behin o zean hustu ein ber hue´re, pixkat, saskika o nola-hala. Ta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia