Txekorra saldu eta haragia erosi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urtean, 12 bat txekor hazten zituzten. Gero, hiltegira eramaten zuten aberea. Txekorrak kanporako hazten zituzten. Etxerako, haragia kaletik ekartzen zuten.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:00:49
- Erref: TOL-022/003
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
- Txekorrak urtian zenbat izaten zian?
- A! Ordun… nik zenbat esango dizut, ba? Horixe bai detela zaille! Gehienaz´e zenbat izango zien, ba? hillen bat izango al zan? Hillen bat. Hillen bat. Ez dakit, e. Hamabi txekor. Handik aurrera ez zan izango […].
- Eta txekor hua etxeako ez zan izaten sekula? O bat etxeako ta bat kanpoako o… nola?
- Ez, ez, beti gustoa, gaiñera, ta kanpoako. Ta behar zan haragi pixke, egunero nola kalera juten zien, asko ez zuen ekarriko, baiño behintzat beti ekartzen zan; ekartzen zan, andrek o juten zanak, zeati, karnizeriti.
- Ordun, txekorra saldu ta gero haragiya erosi?
- Haragi pixkat, bai. Badakizu, ordun diru pixka… [haren zea] izaten zan, beti izaten zan zeoze.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!