Baserriko lanetik bizi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko lanetik atera dute bizimodua. Babarruna, artoa... lantzen zituzten. Behiak eta idiak zituzten baserrian. Astoa edo behorrarekin egunero joan ohi ziren esnea saltzera. Txekorra ere hazten zuten.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:00:53
- Erref: TOL-022/002
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ze bizimodu-klase zan garai haietan? Nundik ateatzen zan… 8 seme-alabai ta gurasoi jaten emateko?
- Bi hillak. Baiño, dana dala, behintzat zortzi bagiñen. Ba, hemendixe. Atxurrekin ta behi batzukin, ta holaxe bizimodue. Beste zeaik ez zan. Oain aiñe beharrik-eta bare. Badakizu, babarruna ta artoa-ta izaten zan, ta haikintxe.
- Ganadurik bazenduen?
- Bai, ganadue beti euki deu guk. Behiak eta idik eta… beti ganadue.
- Ta nundik ateatzen zan dirua ganaduakin? Esnetik? O…
- Bai. Hemendiken… asko ez zan emango, baiño esnekin egunero kalera juten zien, behorra o astoa o zena zelakin. Ta harekin. Ta gero txekorra hazi ta hue matadera eaman ta harekin bizimodue. Holaxe ateatzen zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!