Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskoriatzako kale-baserri batean jaioa

Eskoriatzako kale-baserri batean jaioa <p>Eustakio Barandiaran Elorza, 1933ko uztailaren 20an jaio zen Eskoriatzako Goiko Kalean, Bernabena izeneko kale-baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama Atxorrozpe baserrikoa. Bost-sei urterekin hasi zen eskolan moja Merzedarien eskolan, Sor Mari Cruz eta Sor Doloresekin. 14 urte arte ibili zen eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-055-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eustakio Barandiaran Elorza, 1933ko uztailaren 20an jaio zen Eskoriatzako Goiko Kalean, Bernabena izeneko kale-baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama Atxorrozpe baserrikoa. Bost-sei urterekin hasi zen eskolan moja Merzedarien eskolan, Sor Mari Cruz eta Sor Doloresekin. 14 urte arte ibili zen eskolan.

Transkripzioa

- Esangoztazu izena ela apeliduak.
- Eustakio Barandiaran Elorza Makazaga Barandiaran, laugarrena be Barandiaran.
- Eta jaixo non eta noiz eiñ ziñan?
- Zu eskolan zenbat urtekin hasi ziñan?
- Eskoriatzan jaixo nitzan.
- Eskoriatzan ze lekutan?
- Goiko kalian. Bernabena esaten tzen, erdi baserri erdi…
- (...)
- Behixek egoten zien, Kalien-eta baiña behixek egoten zien.
- (..)
- Noiz jaixo ziñan?
- Juliuen hogeixen hogeta hamahiruen.
-Zeure aitta-amak nunguak ziran?
-Aitta bertakue, ni jaixo nintzan etxekue, eta ama han goixen dau baserri bat Atxorrospe-edo, ama hangue.
- Zu eskolan zenbat urtekin hasi ziñan?
- Eskolan txikittan, ez dakit, sei, bost edo sei-edo, umetan.
- Nora faten ziñan eskolara?
- Mojetara.
- Monjetara. Ze monja ziren?
- “Mercedarias”.
- Merzedarixak?
- Bai.
- Goguen dakotzu maistrien izenik?
- Bat bai.
- Zein zan?
- Ondiok bizi da hori. Sor Dolores. Ez, ez, Mari Cruz.
- Sor Mari Cruz?
- Bai, eta Sor Dolores be bai, horreik bixok.
- Eta zein esan dozu bizirik dauela, hau, Mari Cruz?
- Mari Cruz bizi da, bai. Horrek be lehengunian in zittuan larogeta hamazortzi urte-edo. Berrogeta hamar monja eta ez dakit zenbat eta bueno.
- Hori Sor Mari Cruz hori Eskoriatzarra da?
- Ez, Mondrauekua.
- Mondrauekua?
- Residentzian bizi da. Eta ondiok argi e?
- Euskalduna da bera?
- Bai.
- (…)
- Baiña Eskoriatzan doia horrek ez dakit, nire akordu guztien.
- Zenbat urte arte egon ziñan eskolan?
- Hamalau urte kunpliu baiño lehenau kalera, orduen badakitzu, orduen ez zan oingo moduen.
- Eskola urte danok monjakin in zittun?
- Ez, ez. Han umetan. Gero maistro bat, nazionala. Eta gero San Viatorren frailiekin.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia