Donostia (Gipuzkoa)

Baserrian beti lanean

Baserrian beti lanean <p>Berioazpi baserria nolakoa zen: handia, lur asko zituen. Lau senide ziren, baina bat sei urterekin hil zen. Etxean jaiotzen ziren lehen. Beti lanean, baita gauez ere batzuetan. Ganadua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-016-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berioazpi baserria nolakoa zen: handia, lur asko zituen. Lau senide ziren, baina bat sei urterekin hil zen. Etxean jaiotzen ziren lehen. Beti lanean, baita gauez ere batzuetan. Ganadua.

Transkripzioa

- Beriyoazpi zan baserri earra. Haundiya, zabala eta terrenuak e oso gozuak edo egokiyak pixkat beti zea pixka batekin, baño hemen mendiya ez... erribera re ez, baño tamañakua. Earra! Gu han bizitu giñan. Han jaio nitzan. Han hazi nitzan. Han bizi nitzan.
- Ta zenbat senide ziñeten? Zuek?
- Gu lau izandu giñan. Bat gaztetan hil zan. Sei urtekin. Gaztena. Ta geo, ni hurrena, arreba eta geo beste anaya. Osea bi anai eta bi arreba giñan.
- Eta e... aiton-amonak zuekin bizi zian?
- Ni... aitona ezautu nun, baino amona ez naiz goatzen. Aita ta ama gukin, danak etxian... familiya han bizi. Jayo han bertan e! Etxian, baserrin bertan jayo e!
- Lehen e... ez zan juten ospitalera jaiotzera?
- Ez, ez. Oingo kontuek ez zeon /etzeon/ leheno. Bertan jaio ta bertan hazi ta bertan segi hantxe! Lan ta lan... jai ta aste ta ez dao /eztao/ jayik. Han ez dao /eztao/ oporrik eta... benga! Eguna bazan ta gaba bazan askotan... gabian e ein in bihar o ikulluan o behia ume iten zeola o... hau dala o gaxo zeola eo... hari in bihar!
- Eta...
- Gu gaztiak bezela jai atzaldian jai iten gendun, baño beste gañontzian ez zeon /etzeon/ jayik! Goizian jeiki ta ikullua korrika! Ta geo, hantxe... lan ta lan. Jayian e mezeta jute giñan nolabaite korrika gozian, ta etorri ta lanea! Ganaujaunak in ta bestiei zeoze in biharra ere bai ta... Hantxe!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia