Oiartzun (Gipuzkoa)

Txikierdiko bilera

Txikierdiko bilera <p>Altzibarko bilera alderago zuten, baina beraiek Txikierdira joaten ziren, Errenteriako gazteak-eta ibiltzen zirela eta. Hamazazpi eta hemezortzi urterekin joaten ziren. Goiz etorri behar izaten zuten etxera; korrika etortzen ziren. Aita ez zen sartzen haurrekin; amak gobernatzen zituen denak. Lehen ez zegoen kapritxorik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzibarko bilera alderago zuten, baina beraiek Txikierdira joaten ziren, Errenteriako gazteak-eta ibiltzen zirela eta. Hamazazpi eta hemezortzi urterekin joaten ziren. Goiz etorri behar izaten zuten etxera; korrika etortzen ziren. Aita ez zen sartzen haurrekin; amak gobernatzen zituen denak. Lehen ez zegoen kapritxorik.

Transkripzioa

- 'Ta nobiyua itteko billerata jon ber?

- Bai, joten giñan Txikierdira 'ta han bukatzen zenian soiñua, korrika itxea!

- Txikierdira joten ziñazten? Altzibarrea ez?

- Altziberra 're bai, biño Txikierdin jende zeagua baizen. Errenteikua 'ta hola asko. 'Ta gu ze, hamazazpi hemezortzi urte 'ro. 'Ta hara jon 'ta handik auro bukatu ezkio, korrika atzea beitzeko demboik gabe. Egiya! Itxea ailletzeko auro.

- Nondik barrena tortzen ziñazten?

- Oi! Txikierditik? Ugaldetxon barrena. Handik atera 'ta goitik betti 'ta geo gotti.

- Martxa errin!

- Korrika!

- 'Ta zer zen, illundu aurretik torri berra? 'O amezkilla 'o ze izaten zen?

- Bai. Guk... Ez ziguten amezkillik jartzen zertik, goiz izaten zen, biño goiz torri ber izaten genun. Bai.

- Bestela errita!

- Oi! Seguru!

- Zein zen gorrena, ama 'o atta?

- Atta ez zen metitzen. Aman kontura zen, bestela jeniyo bizikua baizen. 'ta harrek 'e zapeteko bat eman ezkeo... Ez, ez zen atta sartzen umikin.

- Ama.

- Ama. Harek gobernatzen zittun denak.

- Ez zun lan txarra! Zortzikin! Bai.

- Biño ez zen uan bezela. Uan, difente izaten zen ordun. Ez uan bezela, hau nahi dut, eta bestia nahi dut eta holako jostaillo 'ta bestia... No hay nada.

- Kapritxo gutxi!

- Batez! 'Ta gaiña kapritxoik 'e ez. Ikusten zen 'ta zea ez denak ikusten du zea 're.

- Klaro!

- 'Ta hola.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia