Beasain (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua lasaiagoa zen eta hitz egiteko denbora gehiago zegoen

Antzinako bizimodua lasaiagoa zen eta hitz egiteko denbora gehiago zegoen Antzinako bizimodua; hitz egiteko denbora gehiago. Arto-zuriketa; aitonak bertsotan egiten zuen. Bertso zaharrak; bertsolariak. Errementaria ogibidez. Euskararen inguruko gogoetak. Bizimodu aldaketa; ohitura aldaketak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-039-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antzinako bizimodua; hitz egiteko denbora gehiago. Arto-zuriketa; aitonak bertsotan egiten zuen. Bertso zaharrak; bertsolariak. Errementaria ogibidez. Euskararen inguruko gogoetak. Bizimodu aldaketa; ohitura aldaketak.

Transkripzioa

- Lehenago konbersaziorako astia egoten zen, gaiñera, ez?
- Bai. Bai, bai, bai. Ez zeon beste trasteik eta hitz egin behar. Garai baten arta-zuritzera jun ezkero, ba, hizketan o… Gue aittona izaten zan kantun ibil… eitten zona. Bazeuken berso zaharran liburu bat eta handi ikasitakook. Hantxe kantari, gau guztin aitzen zan. Bueno, illuntzen juten giñen arto-zuritzera ta holako lanetaa. Kantuako zeuken bere… Zekitzen bersook: Txirritanak, Pedro Maria Otaño, nola da hori… Pello Errota ta hoik danak.
- Buruz?
- Buruz zekitzen, bai.
- Eta…
- Ta… zan er(re)mentarie. Bueno, er(re)mentarie, forjadorea zan, fabrikan [ibili zan]. Eta beti hortako izan zun bere gogoa, kantuako. Beti, e? Gure amak esaten zion behin baiño gehiagotan, goizeko zazpietan jaikitzen ta txistu jotzen ia “tipirri, tipirri, tipi”, “Garai onak die, ba, oaintxe txistue jotzen aitzeko” esaten zion [holako…]. Osea, umorea, berezko, berezko… umorea. Beti umore onen jaiki edo. Jaiki ta seittun “ttipili, ttipili…” txistue. Oain beste gauza bat ahaztu dana da hoixe beste bat.
- Txistu eitea?
- Bai. Ez hola “fsssi”, e?
- Kantuan edo…?
- Kantue, kantue. Edo trikitixa o… jotzea. Hori dana ahaztu ein da. Lehen mundu guztie kalen “tipi, tipi” juten zien, horik txistu eiñaz. Eta holaxe gauza asko, ba… grazie jun in zaio. Ni neretzako [euskerai] grazi asko galdu do berezkoa zona.
- Bai. Eta ze zentzutan edo…?
- E?
- Grazia esaten duzunean ze zentzutan? Grazia esaten duzunean, ez? Euskerak…
- Ataldi haundik zittulako jendeek. Ataldie. Ta hola… burla eitteko gogoa´re bai izaten zan, e, bata bestei. Hola, taberna-zulotan ta holako… izaten zien batzuk grazie eitteko beti —andaluzek badue hori pixkat— bestei pixkat miñe erain o hola… eraitten dienak.
- Eta hemen ere bazegoen horrelako zerbait?
- Bai, bai, bazeon, bai. Bai, hasten zan broman ta bueno… holako jende berezik zien, holako grazi puskat zuena gauzak esateko ta beti holako buelta einda jendeekin ta parre eitteatio ta… beste gauzaik ez zeon.
- Eta hori ere zeharo galdu da, ez?
- E?
- Hori ere zeharo galdu dela…
- Bai, bai, bai, bai…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia