Tolosa (Gipuzkoa)

Aitonaren anekdotak

Aitonaren anekdotak <p>Santosen amona bi aldiz ezkondu zen. Bigarren senarra baserriko morroia zen; gizon parrandazalea zen hura eta soldaduekin izandako anekdotak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santosen amona bi aldiz ezkondu zen. Bigarren senarra baserriko morroia zen; gizon parrandazalea zen hura eta soldaduekin izandako anekdotak kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gue aittona zana parranderua izan behar zun. Gure amonak bi gizon zittun, aurreneko gizona hil ein zitzaion. Aurreneko gizonana nere aitta, aurreneko gizonana hemen zan nere aitta ta geo ezkondu zan etxean, orduan baserrin lana in behar izaten baitzan. Ta ordun lana itteko indarra behar izaten zan ta morroie zun hartua etxen, aittan partez morroia. Aittona edadekua pixkat hua eta aittona're bai. Aittona morroian, morroia aittona, gure aittona zan morroi zeona ta geo morroiakin ezkondu zan, gue aittonakin ezkondu zan amona. Lana itteko ordun behar baitzan baserrin, aitta hil zitzaion gu zortzi ume giñun txikik ta lana itteko baten bat behar zan ta aittonakin beste gizona hartu zun, biarrena Juan Angel Arsuaga hartu zun. Alkizako Saletxekoa zan. Ta juergista, etxen aitzian langillea zan baiño kalea, honea etorriz geo galdu itten zan, atxurtu-eta itten zun-ta. Ta beti beandu, beti gauen beandu. Ta ordun ba ixpik ba omen zien ba, ixpik ordun ixpik esaten zien. Ixpik Guardia Zibillek bezela ixpik, azpitik lana iten zuenak, entenditzen dezu? Ta gue aittona beti beandu ta eun baten harrapatu omen zuen behetik gora ta gure aittona ta: "E zu, nola zabiltza hemen?" ta "ni peritik etxea". Ta nonbait, euskeraz, erderaz ne modun jakingo zun harek ta "peritik etxea" ta hasi zitzaion galdezka ixpi soldaduk eo galdezka hasi zitzaizkion ta "zu ze opiniotakoa zea?" ta aurrena bai. "Ni, ni ze opiniotakoa? Ni, ni karlista, oain karlista". Hemen ematen omen zue insiñia ordun, gerra denboan. "Ni jaiotzetik karlista, oain karlista, [...] bai lista". Hoi erakutsi omen zun gue aittonak. Karlista esan zun. Geo haik. Geo han berriz'e pixka bat harrapatu ein omen zuen, handikan pixkatea berriz'e harrapatu ta apaizena ordun eman omen zuen. Ordun, apaizak gehien alkateak agintzen zun garai hartan apaizak-eta. Apaizena ta apaizena eman omen zuen gure aitton hoi ta beti eztulka eoten zan, eztul asko itten zun harek. Erre itten zun, pixkat eztula; erre´re txarra iten zun: artobizarrak-eta takoik eta ez zan garai hartan. Ta apaizena eman omen zun ta: "Hau ze, hau hola ta hola ta gora ta hau gizona ze gizon da?" Apaizak esan omen zion: "Hau gizon on puxkea da". Ta: "Zuk ze izen, ze apellidu dittuzu?" ta beti eztulka tipo hoietako bat izan ber omen zun ta Fernando modukoa hala izan ber zun gue aittona, odoletik ez gea ezer, baiño tipo hoietakoa izan behar zun. "Ze apellidu dituzu?" apaizen aurren ta: "Ni Juan Angel Arsuaga Tapia" "aja", beti eztulka eoten zalako, laugarren eztula. Hoi ixtoria!

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia