Tolosa (Gipuzkoa)

Tolosako Enseñanzan ikasten ibilia

Tolosako Enseñanzan ikasten ibilia <p>Tolosako Ense&ntilde;anzan ikasi zuenean, bera bakarrik joaten zen; joan-etorria oinez egiten zuen. Ordurako ondo ikasia zegoen Urkizuko eskolan. Etxean ahizpa zaharrenak bakarrik zekien erdaraz, eta hari esker elkar ulertzen ziren soldaduekin gerra garaian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-018-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tolosako Enseñanzan ikasi zuenean, bera bakarrik joaten zen; joan-etorria oinez egiten zuen. Ordurako ondo ikasia zegoen Urkizuko eskolan. Etxean ahizpa zaharrenak bakarrik zekien erdaraz, eta hari esker elkar ulertzen ziren soldaduekin gerra garaian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, Enseñantzatan, ze juten ziñaten bi ahizpak?
- Ez, bi bakarrik ordun juten nitzen. Bai. Hemendiken ya bakarrik.
- Nolatan erabaki zuen zuen gurasok harea bialtzia?
- Ba, eskola gustatzen zitzaien, eskola ematea, ta. Bai. Jun ta etorri… Jun ta etorri oiñez itten nun. Gero bazkaldu hanTolosako ezaun bat bagendun han, beak denda zaukena, eta handik ibiltzen giñen, eta han bazkaldu itten gendun. Bazkaldu eta gero atzera illuntzen, illuntzen o atsalden, berriz etxea, eskolatik irtetzen giñenen.
- Ta, klaro, Urkizutik atea, sekula kastillanoik aitu be iya-iya, ta derrepente moja bat erderaz klasea ematen, gogorra izango zan, ba, hasieran…
- Bai, beno, ba! Ze esango dizut /esangoizut/? Ordun ya hamen eskola bastante ikasita genden. Gero harea jun giñenen mojataa´re han “dividir”-en nik bezin ondo iñok ez zun itten “dividir”, nik bezin azkar ta ondo, han Enseñanzetan´e. Hemen ondo… eskola ondo… apaiza batek oso ondo erakusten zun eskola, e!
- Ta zuk, orduan, kastillanoa aitu zendun noizbait´e?
- Aitu bai, baiño hitz ein ez. Ya… Gero hemen egon zien, gerra-denboran, egon zien militarrak o, ez dakit naparrak o zer zien, kanpokok. Eta gure ahizpa zaharrenak haretxek zaukan… erderaz zekin, eta hari eskerrak. Gaiñantzen, [denak] erderaz ez zekienak. Ta haik´e militar hoiri hitz eitteko, ba, ahizpa zaharrena arreglatzen zan. Eskerrak harek bazaukan eskola. [Haura]´re Tolosan, ez dakit, hura´re Enseñanzan o ez dakit nun ibiliko zan; behintzat eskolan ibili emen zan pixka bat. Ta orduan ikasi emen zuen erderaz. Han euskeraz ez zekiela-o zea hartan, behintzat ikasi zuen, ta hari eskerrak. Gaiñantzen, hemen iñok ez erderaz. Bueno…! dana euskeraz. Ta leheno esan dizutena… beno…
- Ordun, rekuerdo ona dezu zuk Enseñantzatako garaiana?
- Bai, bai, bai. Gaiñera, orduako hemendik juteko ya esaten dizut, ba, dividir ta hoik danak ondo ikasita genden ya. Oain, bakar-bakarrik hoixe, ez giñekiula erderaz; euskeraz bakarrik.
- Ta horreatik parre o iten zizuen?
- Ez, ez, ez, ez. Mojatan errespeto haundia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia