Lezo (Gipuzkoa)

"Pellas" eta "mantxurrianoak"

"Pellas" eta "mantxurrianoak" Euskaraz aritzen ziren egunerokoan, eta erdaldun elebakarrekin izaten zuten tirabirarik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-076-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskaraz aritzen ziren egunerokoan, eta erdaldun elebakarrekin izaten zuten tirabirarik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ederki. Eta hizkuntza ohitturak... nola zenittuzten? Euskeraz iten zenuten zuen artian?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Horrela eskolan eta horietan ez, bainon gaiñekuan kalian guen artian dena euskaraz, orain biñon gehiago eukeran.
- Fabrikan'e bai?
- Baita ere. Bueno... erdaldunak zienak, gero... neri graziya itten zian. Por que gertatu izandu zitzaigun guk kanpoko jendiai guri esaten ziguten "pellas", euskaldunai. Ta guk beai "mantxurrianos". Eta esan'e bai, nola ez zuten ulertzen, "hablar en cristiano". Eta ui, ikastak /ikas ezak/ nahi baldin baduk! Biño hori bai, "hablar en cristiano" ta horrelako gauzak esaten zizkiguten. Erdaldun... erdaldun jendiak. Ta beak "pellak" ta esan ba gu'e hemen gaittuk hi "mantxurrianuak" ala! Hemenguak ez zeazte zuek! Ta hor zipi zapia izaten zen e, hor bai izaten zen zipi zapia. Eta frabriketan'e muturra aguro sartzen zutenak'e bai e! Gu giñan beldurra atzerago gelditzen... ta hola, hola atera gera. Esaten den bezela, "así nos ha lucido" edo nola esaten da? Bai, jende erdalduna muturra gehiago sartzen zun guk biño, gu atzerago. Orain, lan itteko, guri emango zigutenik ez zen. Makiña bider esaten zun enkargatuak, harek nahi izaten zun Lezoko jendia lana itteko. Ta nik behin galdetu nion, "ta zergatikan nahi dezu Lezoko jendia? Hemen Errenterian'e bada" ta harek erantzuna "más vale...-nola esaten zun?- más vale malo conocido que bueno para conocer" edo zerbaitte hola esaten zun. Miño /baino/ harrek, Lezoko jendia. Ta neri batian nagusiyak esan izandu zian, beti neri Miren ez ziaten, beti Garmendia. "Garmendia, algún día ya traerás algún hijo aquí", "digo estando usted desde luego no". Oso zakarra zen, beti lana, lana, lana, harrek ez zun besterik, lana, lana, lana. Hori, zuriyak e, nazi zaharrak ez, zuriyak. Ta holaxe gure denbua.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia