Tolosa (Gipuzkoa)

Bonbaz zamatutako hegazkinak Bedaioko zeruan

Bonbaz zamatutako hegazkinak Bedaioko zeruan <p>Bonbardatzera zihoazen hiru abioi ikusi zituen Martinek. Beasain, Tolosa eta Hernanin bota omen zituzten bonbak. Beldur handia pasatzen zuten, eta behi-asken azpian-eta ezkutatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-014-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bonbardatzera zihoazen hiru abioi ikusi zituen Martinek. Beasain, Tolosa eta Hernanin bota omen zituzten bonbak. Beldur handia pasatzen zuten, eta behi-asken azpian-eta ezkutatzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abionak ikusi nittun, hiru abion ikusi nittun nik: bat honea aldea sartu zan, Zaldibi aldea o alderdi hontaa. Oain, hemen Beasaingo hontan bota emen zittula esaten due /esateue/, bat. Beste horrek behintzat Tolosan bota zittun. Ta bestea, berriz, beheran esaten due, Hernanin o… zittun… bota zittula esaten due. Bai. Hiru abionak ikusi nittun, geldi-geldi nola etortzen zien. Haik Iruñan kargatzen zien, Panplonan. Panplonan kargatu ta honea etorri, […] sartzen zien. Aralarko gain hortatikan barrena taka ta bor-bor-bor-bor. “Hemen dittuk! Hemen dittuk” eta… Zea, behiek-eta ikuillun, zea, ganbelak-eta nola izaten dittuen? Hain azpia sartuta-ta jendea gordetzen ta… bai, joe… bestela badakizu zea hue… sartu ta lehertzen zan tokin garbittuk´e bazien! Zea, bai, bazien ta buu.


- Eta zuek sekula ikusi al zenduen abionik hoi baiño lehen?


- Zer?


- Sekula abionik ikusi gabek izango ziñaten zuek.


- Abiona ikusi gendun, baiño zea bakarrik… lehentxiotik ikusi nun nik abiona, bai, lehentxiotik. Baiño…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia