Martin Balerdi Gorostegi
Bedaio auzoa; Tolosa (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Bedaioko Elizetxe baserrian jaioa da Martin. Aita jaiotetxe berekoa zuen, eta ama berriz, Amezketarra. Ama artzain baten alaba omen zen, eta beraiek ere beti eduki omen zituzten ardiak etxean. Bederatzi senidetan gazteena zen bera, baina ez omen zen hori inolako abantaila lanerako libratzeko garaian, beti izaten baitzen lanen bat berarentzat: ardiak zaintzea zela, apaizari meza ematen laguntzea zela... 17 urterekin morroi joan zen Legazpira lanera, Patrizio Etxeberria aberatsaren langile gisa. Soldadutzatik itzuli zenean paper-lantegi batean hasi zen lanean, eta hura itxi zutenean beste batean jarraitu zuen, lan berean, handik erretiroa hartu zuen arte. Azken urteetan Alegian bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-014 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute