Tolosa (Gipuzkoa)

Euskarazko bi doktrina mota buruz ikasi

Euskarazko bi doktrina mota buruz ikasi <p>Bi doktrina mota ikasten zituzten, bata erdarazko hitzez betetako euskarazkoa eta bestea euskara garbikoa. Biak eraman zituen ikasita Martinek (buruz esaten ditu pasarteak), eta apaizak komunioa eman zion azkenik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi doktrina mota ikasten zituzten, bata erdarazko hitzez betetako euskarazkoa eta bestea euskara garbikoa. Biak eraman zituen ikasita Martinek (buruz esaten ditu pasarteak), eta apaizak komunioa eman zion azkenik.

Transkripzioa

Apaiza han zeon, silloi haundin eserita, han zeon jarrita, holaxe. Maestrak esaten zion… Esan zion: “Aaa! Nerekin ikasten ibilita, ikasi ez duna, hemen komulgatuko ez dala-ta nola utzi dezu?”, hola. Eta apaizak esan zion zeai, maestrai esan zion: “Ea, galdetu, doktriña galdetu ea badakin o ez dakin zerbait”, dotriña luzea izaten zan! Eta hola. Eta maestrak esan zion: “Nik honi galdetzen hemen aritzen naiz hola, baiño ez al da hobea… jakin behar dezuna /behazuna/ zu zea ta zuk galdetzea?” esan zion, apaizai esan zion, “Zuk galdetzea ez al da hobea?”. Ta, bueno, ba, Hala, jarri giñen mahaien. Hartu zun liburue, dotriña hartu zun, ta esan ziten “Nor da Jangoikoa?” esan ziten, ta “Dago gauza bat pentsatu ahal litekean baino eszelentegoa, […] jaun bat da […] poderosoa, sabioa, justoa, printzipioa, fiña ta gauza guziena”. Hori erantzun nion hola. Ta “Aa”. Bi ikasten ari giñen. Hoi erdie erderaz zun horrek. Antzemango ziozun. Hoi lehen… zahar-zaharra, aurreneko dotriñe zan ta. Ta bigarrena zan, zea, euskera bizigon ateatakoa zan bigarren dotriñe, bai? Ta esan zion zeak “Ikasten ari danai zuk galdetuiozu” apaizek esan zion maestrai hola. Ta esan zion “Nor da Jangoikoa?” ta “Izan littekeen izakirik bikaiñena, zeru-lurren egillea ta jabe onari betiko zoriona ta gaiztoari betiko zoritxarra emango dion jauna da Jangoikoa” esan nion. “Bai, bai, bai”, maestrak. “Ta?” apaizai esan zion, “Ta?”, “Ba, komulgatuko det. Komulgatuko det”. Ta komulgatu giñutzen ta akabo. Gauzak nola izaten dien, e?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia