Baserritik atara behar bizimodua
- Proiektua: Sukarrietako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2013(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: SUK-002/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
Ama barik, eta hoixe, ba, baserriko lana: ganadue eta soloa ta... eta horrexegaz aurrera. Lehen ez zan egoten ez lantegirik ez zegaz urten be ez herritik eta, ba, hantxe. Soloak ondo landute, handik bizi biher zan. Ta txikitxuena. Txikitxuterik, ba, euki nebazen biher batzuk ya izentaute: egurre txikittu ta behixak jagon ta iturrittik ure ekarri ta horrek geuza guztixek. Ta ez dekot txikitxerik kurtidu [ezaren] penarik bape, kurtidu arren, penarik bape ez dekot. Pozik. Ze lanak eiten dau ta horrek arduriek, kidetasunek, eitten zaitu, ba, sendotu ta bizitzarako preparau, prestau. Holantxik.
Egilea(k): Uxue Lopez (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!