Soraluze (Gipuzkoa)

Pilar ikastetxean, lau urteko umeekin

Pilar ikastetxean, lau urteko umeekin 1980an lau urtekoen gelan hasi zen irakasle eta urte asko egin zituen maila horretan. Ordurako berak umeei euskaraz egiten zien dena. Ume gutxik zekiten euskaraz garai hartan. Beraiek sartu zirenerako Elgoibarko bi irakasle zeuden Pilar ikastetxean. Ondorengo urteetan, berriz, eibartar asko sartu ziren. Euskalduntze-prozesua pixkanaka izango zen, mailaz maila.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-119-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1980an lau urtekoen gelan hasi zen irakasle eta urte asko egin zituen maila horretan. Ordurako berak umeei euskaraz egiten zien dena. Ume gutxik zekiten euskaraz garai hartan. Beraiek sartu zirenerako Elgoibarko bi irakasle zeuden Pilar ikastetxean. Ondorengo urteetan, berriz, eibartar asko sartu ziren. Euskalduntze-prozesua pixkanaka izango zen, mailaz maila.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero ni 80. urtian, ya 1980xan, ni hasi nitzan txikixekin, lau urtekuekin. Hor egon nitzan ni denpora mordua egon nintzan lau urteko gelan. Orduan ya hori, bestiak, ya nausixauak eta, beste lan batzuk eta beste gauza batzuk igual eitten zeben. Ez dakizu? Baiña nik lau urtekuekin zan... ba, ez dakit... gauza… berekin berba ein, abestu… ez zan halako... gramatika erakustia eta horrek gauzok.
- Eta zelan izan zan prozesua euskalduntzekua? Ze hasieran euskera asignatura moduan emoten zenduen eta gero ya noiz hasi zan pixkanaka...?
- Ba horixe, horregaittik... nik hor ez daukat base haundirik esateko. Ze, esaten dotsut, zelan egon nintzan ni txikixekin, ya ni neuan pixkat horretan... aparte.
- Baiña, adibidez, 80xan zuk txikixekin dana euskeraz eitten zendun?
- Bai, bai, dana, dana. Batzuk bazekixen, e! Batzuk bai, baiña oso gutxik. Bestiak danak… gehixenbat erdeldunak zian. Orduan neukan igual 36 ume edo holan baeren, eta zenbatek jakingo zeben ba euskeraz? Oso gutxik, e! Oso gutxik. Baiña eitten giñuan danak eta berak be, ba, ikasten zeben.
- Gero, seguraski, maillaz mailla juango zan euskalduntzen, ez?
- Hori da. Hori da. Bai. Eta lehelengo be bai ikasten zeben irakurtzen be bai erderaz. Lehelenguetan, erderaz. Kartillia izaten zan orduan, "Mi mama me mima" eta horrek zerok. Eta gero ya liburuak be bai agertu... ya hasi zian, ba, euskeraz, irakurtzeko be bai euskeraz. Bai. Pixkatxo bat...
- Zuek izan ziñazien lehenengo irakasle euskaldunak?
- Bai, gu. Bueno, gu sartu giñanian, ya baeren Elgoibarkuak, Maria Luisa Arozena –ez dakit ezagutzen dozun haura, Elgoibarkua–, Maria Pilar be bai Elgoibarkua zan. Horrek ya baeren. Baiña gero ya gu sartu giñanian, gurekin... Eta gure... Gu sartu giñan 74an eta gero 75ian eta 76xan eibartar mordua sartu zian, eibartarrak. Gero genden pilla bat.
- Orduan, hortik hasiko zan pixkat prozesua...
- Bai, bai. Gero ya hortik aurrera... bai. Holaxe izan zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia