Soraluze (Gipuzkoa)

Maltzagako erromerietako giroa eta borrokak

Maltzagako erromerietako giroa eta borrokak <p>Dantzara joaten ziren inguruko herrietara. Maltzagako erromerietara joaten zen Mateo eta giro ona egoten zen. Borrokak egoten ziren Elgoibar eta Eibarkoen artean. Baziren batzuk beti borrokan ibiltzen zirenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-085-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dantzara joaten ziren inguruko herrietara. Maltzagako erromerietara joaten zen Mateo eta giro ona egoten zen. Borrokak egoten ziren Elgoibar eta Eibarkoen artean. Baziren batzuk beti borrokan ibiltzen zirenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña beti be erromeixetara ta joango ziñaten norabait dantza eittera.
- Dantzan bai, Bergara ta hamentxe. Oñatira ta. Hamentxe. Kuadrillia.
- Oñatira noiz joaten ziñien, Errosaixotan edo Corpus Egunian.
- Jaixetan-eta. Baakizu. Gu gaztetan hamen Bergara joaten giñan, Bergara hamen. Autobusa egoten zan gabian holako zer bat, "dilijentzia" edo esaten otsen eta.
- Zuek Osintxuko eta Maltzagako erromeixak ezautu zittuein?
- Honek bai, nik ez.
- Maltzara ni joaten nitzan.
- Ni basarrittarrenetara ez nintzan joaten.
- Zer moduzko..., Maltzagan nik entzunda daukat...
- Maltzagan erromeixia earra egoten zan.
- "En aquellos tiempos"
- Basarrittarrak danak.
- Elgoibartarrak, Eibartarrak eta Paentxiarrak.
- Danak.
- Zer moduz arreglaitten zien eibartarrak eta elgoibartarrak?
- Danekin ondo, danekin ondo.
- Burrukia be bai ugari, e.
- Enee! Burrukia, buenoo! Beti baten bat burrukan.
- Zuek plaentxiarrok erdixan egoten ziñen, edo begira edo?
- Beti egoten zien hor satelitiak, nik ezautzen nittuan hamengo tabernarixa, zela zuan hori, Errekaldekua. Haura artistia zuan burrukan.
- Errekaldekua?
- Ez dakik ala han goixan tabernia zekana? Salonguakin ezkonduta?
- A bai. Zela zan haura, mekauen dies, ez nok akordatzen.
- Ha beti burrukan. Batzuk destakauta egoten zian [...]
- Baiña Maltzan! Bueno...
- Beti burrukan. Igual neskiakin bat dantzan eittiarren, burrukan. Bueno, horrek danian egoten zian, e. Bergan eta be bai. Bakizu, lehenao ez zeuan oingo moduan legerikan eta kristorikan. Eta zer? Ostixaka igual gero. Burrukan. Gaur [...] baiña. Orduan ez euan juezik eta kristua ta.
- Burrukia bukatu eta gero lagun, ezta?
- Guardia Zibiletara kejaz igual, belarrondoko bi emun harek eta " a callar!". (Barreak).
- Danekin ondo.
- Burrukia be bai ugeri, e.
- Ene!, burrukia... Bueno! Beti baten bat burrukan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia