Mateo Oruesagasti Txurruka
Soraluze (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Irure auzoko Sanmarzal (San Martzial) baserrian jaio zen. Aita auzo bereko Sagasai baserrikoa (gaur galduta) zen, eta ama berriz Ezozia bailarako Muneta baserrikoa. Urte bi zituela Sagar Erreka auzoko Barrena baserrira (antzina urarekin mugitutako transmisioarekin kanoien zuloak egiteko errota-tailer antzekoa zen, baina gaur egun galduta dago) joan zen familia bizitzera. Gerra denboran Elosura joan ziren babes bila, eta gerraostean hasi zen Soraluzeko Erregetxean zegoen eskola publikoan. Hamalau urterekin Sacia lantegian hasi zen makina-erreminta doitzaile ofizioa ikasten. Soldaduska ostean, iltze lantegian bi urtez lan egin eta gero, anaiarekin batera etxean jarri zuten torlojugintza tailerrean ekin zion. Denborarekin Barrena etxea bota eta “Tornillería Oruesagasti” lantegia eraiki zuten bertan. Irure auzoko Ostegieta baserriko Felisa Gabilondorekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten. Elkarrizketa anaia Luziorekin batera egin zitzaion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOR-085 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute