Luzio Oruesagasti Txurruka
Soraluze (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Sagar Erreka auzoko Barrena baserrian (antzina urarekin mugitutako transmisioarekin kanoien zuloak egiteko errota-tailer antzekoa zen, baina gaur egun galduta dago) jaio zen. Aita Irure auzoko Sagasai baserrikoa (gaur galduta) zen, eta ama berriz Ezozia bailarako Muneta baserrikoa. Gerra denboran Elosura joan ziren babes bila, eta gerraostean hasi zen Soraluzeko Erregetxean zegoen eskola publikoan. Hamabi urterekin hasi zen lanean iltze lantegian. Gaztetatik izan zuen makina berriak asmatzeko zaletasuna, eta bere etxean jarri zuen torlojugintza tailerra. Anaia Mateo ere berarekin lanean hasi zen, eta denborarekin Barrena etxea bota eta “Tornillería Oruesagasti” lantegia eraiki zuten bertan. Mota ezberdinetako iltze eta torlojuak egiteko erak azaltzen ditu. Belen Esnal soraluzetarrarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Elkarrizketa anaia Mateorekin batera egin zitzaion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOR-085 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute