Soraluze (Gipuzkoa)

Gerra hasitakoan, etxe batetik bestera bonbatatik ihesi

Gerra hasitakoan, etxe batetik bestera bonbatatik ihesi Gerra hasi zenean, frontea etxetik oso gertu zegoen eta alde egi behar izan zuten kaleko etxe batera. Han bonbak erortzen zirenez, beste etxe batera mugitu ziren. Azkenean, Gernika bonbardatu zuten egunean, Elosura joan ziren izeba baten etxera. Gerra bukatutakoan itzuli ziren beren etxera. Elosun ez zen gerra nabaritzen. Umeak zirenez, ez ziren konturatzen gerra zer zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-085-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, frontea etxetik oso gertu zegoen eta alde egi behar izan zuten kaleko etxe batera. Han bonbak erortzen zirenez, beste etxe batera mugitu ziren. Azkenean, Gernika bonbardatu zuten egunean, Elosura joan ziren izeba baten etxera. Gerra bukatutakoan itzuli ziren beren etxera. Elosun ez zen gerra nabaritzen. Umeak zirenez, ez ziren konturatzen gerra zer zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra hasi zanian nora joan ziñeten?
-Gu etorri giñan kalera. Handikan esan oskuen urten ein bihar genduala. Ta etorri giñan horra Iturburura. Hor beste familixa baten zerera hor. Hor jausi zien bonbak. Kaiñoi fabrikia zeuan ba! Kaiñoi fabrikia ta bunbat!, ta bun-ba, bun-ba, ta gero...
-Gero Errekaldera.
-Gero hortikan ba urriñao, ta Errekaldera. Hor beste kale batera.
-Ta gero han be hasi zianian bonbak... Aittak Andoaiñen eitten zeban fabrikan zerian.
-Gabaz eitten zeben lana harek. Gero esan oskuen Elusura.
-Elusura, Osintxutik gora. Beran arrebia (ez zan bizi baiña), beran arrebian etxera. Lehengusuekin eta hantxe. Gerria amaittu zanian atzera etorri giñan hona.
-Gerria bukatu zan arte Elusun egon ziñen?
-Bai. Gero handikan etorri giñan atzera lehengo lekura, Sagarrerrekara.
-Elusun ez euan ezer?
-Ezebez, ezebe ez euan, ez. Abioiak pasatzen zien hor..., bidian goiazela dana abioia, kristua ta...
-Gernika-ta erre zeben eguna. Egunian-egunian Elusura gu.
-A bai?
-Bertan egunian.
-Gu Osintxura, zera goiazela, dana abioia. Hara zoiazen itxuria. Bonbardeora.
-Bai, hori dana erre zebenian.
-Ezin dot imajinau.
-Ez gu trankil. Gu oiñz joan giñan, oiñez. Mutikuak ze eingo giñuan ba?
-Hainbeste abioi ikusitta.
-Bizimodua ta. Bizixa dakazen personiak be sustau...
-Aitta-amak berriz, oso larrittuta, ezta, egongo zien.
-Egongo zien, por supuesto, pentsatzen dot. Gu amakin. Aitta biharrien ta gu amakin hara joan giñan.
-Oiñez, tapla-tapla-tapla.
-Gauza asko euki be ez eta, bakizu, trote, haraxe.
-Nik makiña bat bider esaten dot. Gure historixia bideo baten ikusiko neukela nik. E?

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia